101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025erako

Erromantzatuko Udalak, 2025eko otsailaren 6an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen ehunekoak eta karga-tasak, tasa eta prezio publikoak, eta egutegi fiskala, 2025eko ekitaldirako. Erabaki hori argitara eman zen 2025eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira udal zergen ehunekoak eta karga-tasak, tasa eta prezio publikoak, eta egutegi fiskala 2025eko ekitaldirako, eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Erromantzatuan, 2025eko apirilaren 24an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

ZUZENEKO ETA ZEHARKAKO ZERGEN TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: epigrafeko tarifa %10 igota.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
  • Karga-tasa: %8,00.

TASAK, USUNGO APARKALEKUAN APARKATZEAGATIK - ARBAIUNGO ARROILERAKO SARBIDEA

–Motozikletak: 2 euro eguneko.

–Autoak: 3 euro eguneko.

–Autokarabanak: 5 euro eguneko.

2025EKO ZERGA-EGUTEGIA

–Zirkulazioaren gaineko zerga: martxoa.

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa:

  • Lehen seihilekoa: ekaina.
  • Bigarren seihilekoa: abendua.

–Herri-lurrak eta ondareak: abendua.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urria.

–Uraren tasa:

  • Lehen hiruhilekoa: martxoa.
  • Bigarren hiruhilekoa: ekaina.
  • Hirugarren hiruhilekoa: iraila.
  • Laugarren hiruhilekoa: abendua.

Iragarkiaren kodea: L2506225