101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2025. urtean norgehiagokako araubidean hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak. Deialdiaren laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 831782.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/831782).

Lehena.–Onuradunak.

Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den eta egoera horretan dauden pertsonak edo entitateak izaten ahal dira onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak:

a) Bere izaera juridikoarekin eta legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea, eta Garapenaren aldeko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erregistroan izena emanda izatea eskabideak aurkezteko mugaegunean; halaber, dokumentazioa eguneratua izatea.

b) Irabazi-asmorik gabekoa izatea.

c) Ageriko helburu gisa izatea, haien estatutuetan edo aurreko urteetako memorietan jasoa, garapenaren aldeko lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasuna sustatzearekin zerikusia duten jarduerak gauzatzea.

d) Iruñean edukitzea egoitza edo ordezkaritza iraunkorra. Nolanahi ere, onuradunak izaten ahal dira baldintza hau bete ez, baina jarduera gehiena Iruñean eta bertako herritarrekin garatzen duten entitateak eta hirian aktiboak direnak, lankidetzako edo laguntza humanitarioko programen kudeaketari edo Hegoaldeko herrialdeen egoerarekiko elkartasuna eta sentsibilizazioa sustatzeari dagokienez. Horretarako, Iruñean azken bi urteetan egindako jarduerak dokumentatu beharko dituzte.

e) Bazkide bat (kontrapartea) izatea proiektua eginen den eskualdean. Kide hori Administrazio Publiko bat izan daiteke, edo GGKE bat, barne harturik eskaera egiten duen GGKEak herrialde hartzailean duen ordezkaritza.

f) Halako egitura edukitzea ezen nahikoa izanen baita hala helburu sozialak beteko direla bermatzeko nola proposaturiko helburuak erdieste aldera behar diren eskarmentua eta jarduteko gaitasuna egiaztatzeko.

g) Deialdi honetan edo Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Udal Programaren besteren batean aurretik dirulaguntzarik jaso bada, egunean izan behar dituzte dirulaguntza horiek jasotzeak berekin dakartzan betebeharrak. Horrela izan ezean, espresuki deialditik kanpo geratuko dira.

h) Hiru urteko eskarmentu egiaztatua izatea, gutxienez, garapenaren aldeko lankidetza-proiektuen kudeaketan.

i) Gutxienez sei proiektu egoki kudeatu izana dirulaguntza publikoen kargura, eta horietako hiru gutxienez herrialde hartzailean.

j) Aurrez egiaztatutako eskarmentua izatea proiektuaren hartzaile den herrialdean, gutxienez bi urtez.

Berariaz honako hauek daude deialdi honetatik at:

–Enpresak eta irabazi-asmoa duen beste edozein entitate.

–Azken hamabi hilabeteotan Iruñean jardun ez duten GGKEak, deialdi honetara eskaera noiz aurkeztu eta data hori kontuan hartuta. Hau da, Iruñean, epe horretan, sentsibilizazioaren, laguntza humanitarioaren edo lankidetzaren esparruetan jendaurreko jarduerarik egiaztatzen duen agiririk aurkezten ez duten elkarte oro; ez dira jardueratzat hartuko hedabideetan noiz edo noizko agertze hutsa edo horietan artikuluak edo elkarrizketak argitaratu izana, edo entitate eskatzailearen barneko jarduerak (prestakuntza, hedapena, etab).

Bigarrena.–Xedea.

Hegoaldeko toki-erakundeen giza garapen jasangarriaren alde egitea, eta horretarako gauzatu nahi diren proiektuek herrien autogestioa eta autosufizientzia sustatu behar dituzte, baita Udalen partaidetza aktiboa ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdia, 2025. urtean dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatu daitezenwww.pamplona.es/eu

Laugarrena.–Zenbatekoa.

180.000 euro.

Deialdi honi esleitutako gehieneko aurrekontu-kontsignazioa honako modalitate hauetan banatuko da eta honako zenbateko hauek izanen ditu:

–A modalitatea: 60.000 euro.

–B modalitatea: 120.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Iruñean, 2025eko apirilaren 4an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2506894