2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Aldaketa 2025erako karga-tasetan. Behin betiko onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako karga-tasen, tasen eta prezio publikoen aldaketa. Horien behin betiko onespena argitara eman zen 2025eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an.
Hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2025eko karga-tasen, tasen eta prezio publikoen aldaketa, bat etorriz ezarritakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan.
Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
2025EKO KARGA-TASEN, TASEN ETA PREZIO PUBL'IKOEN ALDAKETA
Bat.–2025eko karga-tasen 3. eta 4. apartatuak aldatzen dira (2025eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 14an):
"3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, zergapetzen duena bide publikoetan zirkulatu dezaketen izaera horretako ibilgailuen titular izatea, ibilgailu horien mota eta kategoria edozein izanik ere, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluarekin.
Jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.1 artikuluari, 2024rako ezarritako kuoten arabera eskatuko da zerga. Gehieneko koefiziente horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legeari dagokionez ezarritakoari jarraikiz.
a) Autoak:
–8 zaldi fiskal baino gutxiago: 22,95.
–8 zaldi fiskaletik 12ra bitarte: 64,54.
–12 zaldi fiskal baino gehiago, 16ra bitarte: 137,66.
–16 zaldi fiskal baino gehiago: 172,15.
b) Autobusak:
–21 plaza baino gutxiago: 160,60.
–21 plazatik 50era bitarte: 229,48.
–50 plaza baino gehiago: 286,85.
c) Kamioiak:
–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 80,40.
–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 160,60.
–2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarrria: 229,48.
–9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 286,85.
d) Traktoreak:
–16 zaldi fiskal baino gutxiago: 39,43.
–16 zaldi fiskaletik 25era bitarte: 78,83.
–25 zaldi fiskal baino gehiago: 157,46.
e) Atoiak eta erdi atoiak:
–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 40,24.
–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 80,40.
–2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 160,60.
f) Bertzelako ibilgailuak:
–Ziklomotorrak: 5,78.
–125 cc-ra arteko motozikletak: 8,68.
–125 cc-tik gora, 250 cc-ra arteko motozikletak: 14,39.
–250 cc-tik gora, 500 cc-ra arteko motozikletak: 28,36.
–500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra arteko motozikletak: 56,75.
–1.000 cc-tik gorako motozikletak: 113,50.
4. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ).
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga zeharkako tributua da, eta udal-mugarteko edozein eraikuntza, instalazio edo obra egiteak sortzen du haren zergapeko egitatea, horretarako nahitaezko baldintza bada obra- edo hirigintza-lizentzia edukitzea –lizentzia hori lortua izanik nahiz izan gabe– edota aurkeztea erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa; baldin eta zerga ezartzen duen udalari badagokio lizentzia ematea, hura emateko txostena egitea –Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39. artikuluan xedatutakoaren arabera–, edo kontrol-jarduera gauzatzea.
Zerga-oinarria eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da, eta holakotzat hartzen da, ondorio hauetarako, haren exekuzio materialari dagokiona, proiektuan diren elementu guztiak barnean hartuta, eta berezitasun edo nortasun propiorik ez badute lizentziaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren helburu den eraikuntzari, instalazioari edo obrari dagokionez. Hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 170. artikuluan. Zerga-oinarriaren zati ez dira ez balio erantsiaren gaineko zerga, ez araubide bereziko antzeko zergak, ez tasak, prezio publikoak edo tokiko izaera publikoko gainerako ondare-prestazioak, horiek baldin badira eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina edo beste edozein kontzeptu ere, sartzen ez badira aipatutako gauzatze materialaren kostuan.
Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzetik ateratzen dena. Aurreko urteetan bezala, %4ko karga-tasa mantentzen da.
Zergaren kuotaren %95eko hobaria aurreikusten da eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin eta eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak badituzte. Administrazioak ofizioz aplikatuko du hobaria, dagokion lizentzia ematean edo erantzukizunpeko adierazpena egitean.
Hobari horren aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.
Zerga hau, eraikuntza, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere. Hala ere, zerga horren likidazioa eta bilketa bat etorriko dira Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren ordainarazpen eta bilketa hilabeteekin".
Murillo el Fruton, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2506250