2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa, leku publikoak modu pribatiboan erabiltzeko tasan. Behin betiko onespena
Lesakako Udalak, 2025eko otsailaren 27an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea leku publikoak modu pribatiboan erabiltzeko tasaren aldaketa.
Erabaki hori jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, aldez aurretik ediktuak ezarrita bai Udalaren iragarki-taulan eta baita 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2025eko martxoaren 18an, ere. Jendaurrean egondako epean ez dira alegaziorik izan.
Hortaz, behin betiko onetsi da aldaketa, eta agindu da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aldaketak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Behin betiko onespen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Lesakan, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
ALDAKETA
3.–Leku publikoak modu pribatiboan erabiltzeko eskubideak eta tasak.
3.3. Eremu publikoa material eta hondakinekin okupatzea.
3.3.1. m2-ko eta eguneko: 0,25 euro.
Iragarkiaren kodea: L2506917