2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 40. lurzatian. Hasierako onespena
Lesakako Udaleko alkateak, apirilaren 29an emandako 251/2025 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du Leuntenea etxearen hiri-jarduketarako plan berezia (3. poligonoko 40. lurzatia), María Carmen Iturria Apezteguia andreak eta Margarita Leiza Iturria andreak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, alegazioak aurkez ditzaten.
Lesakan, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2506346