101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Iratxetako 1. poligonoko 49. lurzatia aldatzea. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2025eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea 1/2025 aldaketa puntuala Leozko Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzailean, onetsiz Leozko Udalaren Hirigintza Planaren aldaketa proiektua, Iratxeko 1. poligonoko 49. lurzatian. Aldaketa Ana Zabalza Murillok sustatu du, eta Miguel Zabalza Zamarbide arkitektoak sinatu. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluak 77.2 artikuluari buruz xedatuarekin (foru dekretu horrek onesten du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta bat etorriz proiektuaren atal bat den Ingurumen Agiri Estrategikoarekin, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoarekin bat (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Bigarrena.–Bi urtez bertan behera uztea lur eremuen partzelaziorako eta eraikuntzak eta eraispenak egiteko lizentziak ematea, soilik honako honetan: planeamenduaren xede den lur eremua, non, hasiera batez onetsitako proiektuko determinazio berriaren ondorioz, aldatuko baita indarreko hirigintzako araudia (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.2 artikulua).

Hirugarrena.–Udal Plan Orokorra aldatzeko (Ingurumeneko Agiri Estrategikoarekin batera) espediente osoa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan, bete beharrez hirigintzako eta ingurumeneko araudi aplikagarria (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. artikulua).

Laugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, txostena jasotzea Iratxetako Kontzejutik eta udalerri honi dagokion mankomunitatetik –Mairagako Mankomunitatetik, alegia– plangintzaren aldaketak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainekoa (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 artikulua).

Orobat, hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorraren aldaketa igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentura, aldaketak ukitutako Nafarroako Gobernuko departamentuen txostenak jaso ditzan haien eskumeneko gaiei buruz, eta txosten orokorra egin dezan, haien ohartarazpen sektorialak bilduz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.9 artikulua).

Bosgarrena.–Alkateari ahalmena ematea, behar den guztia egin dezan, erabaki hau egokiro betearazteko behar diren jarduketa guztiak gauzatzeko.

Iratxetan (Leotz), 2025eko apirilaren 29an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2506360