101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Leatxeko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko aurrekontuaren espedientea, hura arautzen duten oinarriekin batera.

Hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 7an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen dira Leatxeko Udalaren 2025eko aurrekontua zein hura arautzen duten oinarriak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari. Indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

(euroak)

DIRU-SARRERAK

1

ZUZENEKO ZERGAK

17.250,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

2.000,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

5.750,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

50.925,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

33.855,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

0,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Diru-sarrerak, guztira

109.780,00

GASTUAK

1

LANGILERIA-GASTUAK

5.705,00

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

76.285,00

3

FINANTZA-GASTUAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

15.790,00

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

12.000,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

0,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Gastuak, guztira

109.780,00

Leatxen, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2506803