101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei, baldin 2025ean proiektuak eta jarduerak egiten badituzte, emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko, bizitzaren arlo guztietan. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 829785.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/829785).

Xedea: Lizarrako emakumeen elkarte eta irabazi-asmorik gabeko bertzelako entitateei dirulaguntzak ematea, honako proiektu hauek finantzatzeko: programak eta jarduerak, sustatzen dituztenak sentsibilizazioa eta jarreren nahiz jokabideen aldaketa progresiboa, bultzatu dadin emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna bizitzaren esparru guztietan eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea. Orobat, deialdiaren xede da babesa ematea aurrera egin dadin ezagutzan, ikerketan eta azterlan eta dokumentazioaren zabalpenean, aurreko helburuak betetze aldera, 2025ean. Proiektuak eta jarduerak gauzatu beharko dira osorik Lizarrako udal-mugartean.

Deialdi honek laguntza eta lankidetza tresna izan nahi du emakumeen elkarteek, talde feministek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek udal-mugartean egiten dituzten jarduketarako. Horretarako, bultzatuko eta sustatuko dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako jarduketak, balioak aldatzea, emakumeak eta neskatoak ahalduntzea bizitzaren esparru guztietan, zaintzari merezi duen balioa ematea, emakumeen eta neskatoen kontrako indarkeria desagerraraztea, edozein mota dela ere, eta, hala, erraztuko da emakumeek eta neskatoek beren eskubideak osotara baliatzea.

Onuradunak: Lizarrako emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bertze erakunde batzuk, berdintasunaren arloan lan egiten dutenak.

Zenbatekoa: Deialdirako zenbateko osoa 12.000,00 euro da.

Eskabideak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Diruz lagun daitekeen aldia: urtarrilaren 1etik azaroaren 30era.

Justifikazio epea: dirulaguntzak justifikatzeko epea 2025eko abenduaren 11n bukatuko da.

Beste datu batzuk: norgehiagokako araubideari jarraikiz dirulaguntzak emateko prozedura.

Lizarran, 2025eko apirilaren 29an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2506399