101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jendaurrean jartzea "Bidegurutzea egokitzea NA-700 errepidean, 5+500 kilometro puntuan, Aratzuri kontzejuan (Nafarroa)" deritzon proiektuko lanak gauzatzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Oltza Zendeako Udalak, 2025eko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–"Bidegurutzea egokitzea NA-700 errepidean, 5+500 kilometro puntuan, Aratzuri kontzejuan (Nafarroa)" proiektuaren onespena berrestea. SERTECNAk idatzitako proiektua da, eta berekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta proiektuan jasotako ondasun eta eskubideak okupatu beharra, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatuta dagoenari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Espedientea hastea, desjabetu daitezen "Bidegurutzea egokitzea NA-700 errepidean, 5+500 kilometro puntuan, Aratzuri kontzejuan (Nafarroa)" proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak.

Hirugarrena.–Hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, I. eranskinean jaso bezala.

Laugarrena.–1.1330.6190014 aurrekontu-aplikazioan ("Aratzuriko zeharbidearen antolamendua") nahikoa kreditu atxiki dadin onestea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko.

Bosgarrena.–Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, espedienteak ukitzen dituela uste dutenak ager daitezen, eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean zirkulazio gehien duten egunkarietan eta Oltza Zendeako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan; hori dena, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatuta dagoenari.

Zazpigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartutako lurzatien titularrei. Zerrenda I. eranskinean dator.

1. ERANSKINA.–OLTZA ZENDEAKO UDAL-MUGARTEA

ERREFERENTZIA

IZEN-DEITURAK

PARTAIDETZAREN EHUNEKOA

BEHIN BETIKO
OKUPATUKO DEN AZALERA, DESJABETU BEHARREKOA
(m²)

ALDI BATERAKO OKUPATUKO DEN AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

LABOREA

OL 1

Imelda Flores García

%100

1.444

0

2

264

Lehorreko alorra

OL 3

Luis María Oroz Ciaurriz

%100

16

0

2

467

5. hiri unitatea

Zoladura

Oltza zendean, 2025eko apirilaren 29an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2506336