101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Borondatezko birpartzelazioa, Larragetako UR-9 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko irailaren 30eko Ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazioa egitea Larragetako UR-9 unitatean. Sustatzaileak: Zabalza Medina, Karole, Iraizoz Nagore, Diego, Luminalia SL eta Ekuren SL.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2506349