101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena

Barasoaingo Udalak, 2025eko apirilaren 15ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen prozedura bat abiaraztea, herri-larreak zuzenean adjudikatzeko herritarren artean, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), martxoaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuari (horren bidez onesten da Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua) eta ordenantza erregulatzaileari.

Hamabost egun naturaleko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskaerak aurkez daitezen, herri-larreen aprobetxamendua herritarren artean zuzenean adjudikatzeko, 2033ra arte. Hori dena, jarraikiz Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 188. artikuluari eta hurrengoei.

Interesdunek (baldin betetzen badituzte legez ezarritako baldintzak, jasota daudenak indarreko arauetan eta herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan) aurkezten ahal dituzte beren eskabideak, Barasoaingo Udaleko Idazkaritzan, jendea hartzeko ordutegian, 11:30etik 13:00etara, astelehenetik ostegunera. Baldintza-agiria Idazkaritzan dago eskuragarri.

Inork ez badu interesik prozedura horretan, enkante publikoaren bidez adjudikatuko da, indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

Barasoainen, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2507143