101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2025eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an.

Eritzegoitin (Atetz), 2025eko maiatzaren 9an.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.

2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1 zenbakidun funtzionarioa. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Txulapain. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Administrazio-egoera: hutsik. Gradua: 4.

Aldi baterako lan-kontratuduna.

Lanpostua: 2 zenbakiduna. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Hitzarmeneko osagarria: %12. Egungo egoera: hutsik. EGA-C1 hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea.

Lan-kontratudun finkoa.

Lanpostua: 3 zenbakiduna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala: 27 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %75). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Betekizuna: B2 edo baliokidea eskatuko da. Egungo egoera: jardunean. Lan-kontratudun finkoa (amortizatuko da).

Lanpostua sortuko da: 4 zenbakiduna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala: 27 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %75). Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Betekizuna: B2 edo baliokidea eskatuko da. Egungo egoera: jardunean. Lan-kontratudun finkoa.

Langileen izenen zerrenda

Alberto Fernández Ejea. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 2009ko azaroaren 9tik. Gradua: 4.

Mikel Sarrasin Urkiola. Aldi baterako lan-kontratuduna. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu. Hitzarmeneko osagarria: %12. Antzinatasuna: 2017ko apirilaren 25etik.

Iker Iñigo Blasco. Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partziala: 27 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %75). Hitzarmeneko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Laneratzeko eguna: 2024ko otsailaren 19a.

Iragarkiaren kodea: L2506842