101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA, ARESO, GOIZUETA ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia langile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda. Proben eguna, ordua eta lekua

2025eko apirilaren 1ean, Lehendakaritzaren 6/2025 Ebazpenaren bidez, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Etxeko Arreta Zerbitzuko familia-langile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Behin eskaerak aurkezteko epea igarota, eta deialdiko 4. oinarrian xedatutakoaren arabera, bazterturik egon ez dela egiaztatu denez, hautagai onartuen behin betiko zerrenda onetsiko da.

Hori dela eta,

EBATZI DUT:

1. Deialdi honetan parte hartzeko izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen zerrenda:

–Onartuak:

1.–ALZUGARAY IRAZOKI, UXUA

2.–BALEZTENA SANTESTEBAN, AINOA

3.–ILARREGUI MANJARREZ, MAITE

4.–LAZCOZ ARTANGA, MARIA NATIVIDAD

5.–LEUNDA DOLADO, JOSE MANUEL

6.–LIZASO ARIZTIMUÑO, ROSA MARIA

7.–MARIEZCURRENA CIGANDA, MAITANE

8.–MOZO BERASTEGUI, IRANTZU

9.–SALABERRIA LARRARTE, OLAIA

10.–SALAVERRIA GOIZUETA, AINARA

11.–SERRAMITO NAPAL, IRATI

12.–URIA MANTEROLA, AMAIA

–Baztertuak: inor ez.

2. Agiri bidez egiaztatu ez duten izangaiek eskatutako euskara-proba 2025eko maiatzaren 23an egingo da, 12:00etan, Mankomunitateko bilera gelan (Elbarren 1, Leitza).

3. Oposizioko ariketa 2025eko ekainaren 5ean Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan eginen da, arratsaldeko 16:30ean.

Egun bakarrean egiten ahalko dira deialdian aurreikusitako proba guztiak.

Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Hautagaiek boligrafo urdin edo beltza ere ekarri beharko dute.

4. Ebazpen hau Mankomunitatearen web orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar den tokian ondorio egokiak sor ditzan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Leitzan, 2025eko maiatzaren 15ean.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.

Iragarkiaren kodea: L2507127