2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osa dadin, gizarte langilearen lanpostuan aritzeko, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura
Barañaingo Udalak, Alkatetzaren 2025eko apirilaren 30eko 465. Ebazpenaren bidez, zeina eman baitzen norbaitek goragoko eskumenak bereganaturik, onetsi dira honako deialdi honen oinarri arautzaileak: deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osa dadin, gizarte langilearen lanpostuan aritzeko, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.
Hamabortz egun balioduneko epea egonen da parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://baranain.es), bai eta Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Udaletxe plaza z.g., Barañain).
Barañainen, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2506446