2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARAKIL
Akats zuzenketa, 2025. urterako lan publikoaren eskaintzan
2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean, argitara eman zen 2025eko lan publikoaren eskaintza.
Akatsa atzemanik 7. zenbakiko lanpostuaren hizkuntza-eskakizunean, zuzendu egiten da, dagokion akats zuzenketa argitaratuz:
Honela dioen tokian:
–Lanpostuaren zenbakia: 7. Zerbitzu anitzetako enplegatua; maila: C; funtzionarioa; lanpostuko osagarria: %25; mailako osagarria: %12; lanaldi luzapeneko osagarria: %10, arrisku bereziko osagarria: %10; aginteko osagarria: %5; euskaraz jakitea nahitaezkoa: 1. jakite-maila (B1); sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Honela behar du:
–Lanpostuaren zenbakia: 7. Zerbitzu anitzetako enplegatua; maila: C; funtzionarioa; lanpostuko osagarria: %25; mailako osagarria: %12; lanaldi luzapeneko osagarria: %10, arrisku bereziko osagarria: %10; aginteko osagarria: %5; euskaraz jakitea nahitaezkoa (B2); sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Arakilen, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2506973