101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

208/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2025-2026 ikasturtean Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko onarpen prozesuaren egutegia eta ikasturteko egutegia.

Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak III. kapituluan ezartzen duenez, A, B, C, D eta E graduetako eskaintzak modalitate presentzialean, erdipresentzialean, birtualean edo mistoan ematen ahalko dira. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak, I. tituluko IV. kapituluan, Lanbide Heziketaren eskaintzaren modalitateak arautzen ditu, eta horien artean dago heziketa birtuala.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan Lanbide Heziketa ikasteko urrutiko modalitatea ezartzen da, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko Lanbide Heziketa garatzeko plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barruan.

Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatearen ezarpena eta antolaketa arautzen ditu.

Lanbide Heziketaren modalitate birtualean ikasleak onartzeko prozedura garatzeko, ebazpen bat eman behar da, onarpen prozesuaren egutegia eta ikasturteko egutegia ezarriko dituena.

Horrenbestez, ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak egin duen txostena, ikasteko ingurune birtualen bidez eta helduen ezaugarrietara egokituta, lanbide heziketako tituluak eskuratzeko heziketa eskaintza bat ezartzearen aldekoa, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2025-2026 ikasturtean, Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko zikloetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozedurarako egutegia onestea. Ebazpen honen 1. eranskinean dago.

2. 2025-2026 ikasturtean, Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko zikloetarako egutegi orokorra onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko apirilaren 10ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETA BIRTUALEAN IKASLEAK ONARTZEKO ETA MATRIKULATZEKO PROZESUKO EGUTEGIA

2025-2026 ikasturtea

PLAN ZAHARREKO IKASLEAK

Inskribatzeko eskaerak jasotzea

2025eko maiatzaren 27tik 28ra

Matrikulazio-egunak

2025eko maiatzaren 29a eta 30a

PLAN BERRIKO IKASLEAK

EPE ARRUNTA: LEHEN ALDIA (egungo ikasleentzat)

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskribatzeko eskaerak jasotzea. (Inskribatzeko epea)

2025eko ekainaren 5a

2025eko ekainaren 10a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2025eko ekainaren 17a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2025eko ekainaren 18a

2025eko ekainaren 19a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2025eko ekainaren 23a

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean

2025eko ekainaren 24a

2025eko ekainaren 27a (14:00ak arte)

LEHEN ALDIKO IKASPOSTU ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, ikasposturik lortu ez duten lehen aldiko onarpen-zerrendetako ikasleentzat, 2025eko ekainaren 30ean hasiko da ikaspostu hutsen esleipena.

Ikaspostu hutsak esleitzeko azken eguna 2025eko uztailaren 31 izanen da.

EPE ARRUNTA: BIGARREN ALDIA (ikasle berrientzat)

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Bigarren aldian eskainitako ikaspostuen zerrenda

2025eko abuztuaren 25a

Inskribatzeko eskaerak jasotzea. (Inskribatzeko epea)

2025eko abuztuaren 29a

2025eko irailaren 3a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2025eko irailaren 12a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2025eko irailaren 15a

2025eko irailaren 16a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2025eko irailaren 18a

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean

2025eko irailaren 19a

2025eko irailaren 25a (14:00ak arte)

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, ikasposturik lortu ez duten onarpen zerrendetako ikasleentzat, onartutako pertsona guztien matrikula amaitu ondoren hasiko da ikaspostu hutsen esleipena.

BALIOZKOTZEEN ETA AITORPENEN ESKAERA

Ikaslea matrikulatu den ikastetxean

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak 2025eko deialdirako adierazitako egunetan

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA MODULUTIK SALBUETSIA IZATEKO ESKAERA

Lantokiko Prestakuntzan sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik

2025eko irailaren 19a

2025eko urriaren 31

2026ko apirilaren 27a

2026ko maiatzaren 5a

DATA GARRANTZITSUAK

Informazio bilera

Ikastetxe bakoitzak finkatu beharrekoa, 2025eko irailaren 26tik 30era

2. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETA BIRTUALAREN IKASTURTEKO EGUTEGIA

2025-2026 ikasturtea

1.–Ikasturteko egutegia.

1. Egutegi orokorra lotuko zaio Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola-egutegia eta ordutegi orokorra egiteko jarraibideak onesten dituen ebazpenari, zehazki, "Egutegia", "Eskolen hasiera eta bukaera" eta "Eskola-egunak" ataletan ezarritakoari, hurrengo oinarrietan aipatutako alderdietan izan ezik.

2. Ikasturtearen iraupena izanen da eskolak hasten diren egunetik bukatzen diren egunera arteko eskola-egunek egiten dutena.

3. Eskolak 2025eko irailaren 30ean hasiko dira.

4. Eskolak 2025eko maiatzaren 22an bukatuko dira, eta maiatzaren 26a izanen da ikasleei azken kalifikazioak emateko azken eguna.

5. 2025eko urrian hasierako ebaluazioa eginen zaie ikasleei.

6. Azken ebaluazio partzialaren eta azken ebaluazioaren artean errekuperazio-programa garatuko da moduluren bat gainditu ez duten ikasleentzat.

Iragarkiaren kodea: F2506157