101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1319/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen hamahiru plaza oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, arkitektoen plaza huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.

Abenduaren 27ko 118/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, arkitektoen plaza huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen hamahiru plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen hamahiru plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

DEIALDIA, ARKITEKTOEN HAMAHIRU PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Honako hauek dira deialdiaren:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da arkitektoen hamahiru plaza oposizio bidez betetzea. Plazak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak eskainiko dira. Haien plaza zenbakiak, eskakizunak eta destinoak plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

1.2. Hamahiru plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–6 plaza txanda irekian.

–6 plaza igoera txandan.

–1 plaza %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan.

1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako plaza hutsak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestalde, igoera txandako edo desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Arkitekturako titulu unibertsitarioa edo arkitektoaren lanbidean jarduteko gaitzen duten gradua gehi unibertsitate masterraren titulu ofiziala izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko xedapenen babesean.

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak egiten ari bada –langile finko edo aldi baterako langile gisa– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako betebehar espezifikoak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.6. Euskarazko jakite-maila bat ezarrita duen plaza elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen dira, –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.

Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 euro da.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Rafael Araujo Guardamino jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Celia Blasco Martín andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Landa Lurzoruaren Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Diego González Martinez jauna, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Eraikuntza Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Laura Martínez Muñoz andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko arkitektoa.

–Epaimahaikidea: Daiana Espina Ortiz de Guinea andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko arkitektoa.

Ordezko epaimahaikidea: Amaia Prat Aizpuru andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Iosu Moreno Merino jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Gorka Labat Ibarrola jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Tania Mendez Rasero andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: María Jesús González Muñoz andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurraldearen Zerbitzu Juridiko-administratiboko zuzendaria.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko otsailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Proba hau egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Teorikoa izanen da, eta ausaz hartutako bi gai garatu beharko dira idatziz: gaietako bata, ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako lehenengo zatian daudenetako bat, eta, bestea, berriz, ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako bigarren zatian daudenetako bat. Horretarako, kalifikazio epaimahaiak zozketa bidez aukeratuko du zati bakoitzeko gaia.

Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Bigarren proba honetan, gehienez ere, 40 puntu lor daitezke. Lehenengo zatiari dagokion gaian, gehienez ere 25 puntu lor daitezke. Bigarren zatiari dagokion gaian, gehienez ere 15 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

Proba egiteko ezin izanen da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik nahiz bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Idatziz erantzun beharko zaie epaimahaiak proposatuko dituen kasu eta/edo galdera teoriko-praktiko batzuei, zeinak lotuak egonen baitira ebazpen honetako I. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den proba hau egiteko.

Hirugarren proban 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu kalkulagailu ez-programagarriak eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen plaza hutsak hautatzeko izapideak.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta hirugarren proban lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horretan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea zabalduko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.

c) Euskarazko jakite-maila ezarrita duen plaza elebidunen bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Tituluak edo ziurtagiriak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan, deialdi honen 2.1.6 atalean xedatutakoaren arabera.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautapen ekitaldirako deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean jarriko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.

8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, hautapen probak gaindituz gero, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Bestalde, hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.

Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epearen barnean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du plaza, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiliz, besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.

Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

Aipatutako epean izangairen bat plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.

13.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek adierazi beharko dute zer esparru eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

13.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

13.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

13.5.1. Titulazioa.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea frogatu beharko da.

Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.

Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

13.5.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

13.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

13.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.

Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.

Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.

13.6. Euskara.

Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

13.7. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

13.8. Indarra hartzea.

Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea, borondatezko eszedentzia egoeran edo nahitaezko eszedentzian ez egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.

15.2. Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien kontratazio zerrendak presta eta onets ditzan.

15.3. Aldi baterako kontrataziorako bi zerrenda mota eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahi duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.

15.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

15.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

15.5.1. Titulazioa.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea frogatu beharko da.

Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.

Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

15.5.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta/edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar egiaztatzeko, ofizioz aurkeztuko baitu NOPLOIko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuak.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

15.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

15.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.

Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.

Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.

15.6. Euskara.

Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

15.7. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

15.8. Indarra hartzea.

Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.

16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak presta ditzan.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrenda horiek prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila/talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prestatu eta onetsiko ditu aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

17.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Lehenbiziko zatia.

1. gaia.–7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri birgaitzearen Legearen testu bategina onesten duena: egitura eta edukiaren azterketa orokorra.

2. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. Egitura eta edukiaren azterketa orokorra.

3. gaia.–Lurralde antolamendua eta hirigintza: lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko jarduera administratiboak. Jarduketa publikoaren oinarriak eta helburuak, lurraldeari eta hirigintza antolamenduari lotuta. Lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren erronkak Nafarroan: garapen jasangarria, klima aldaketa, despopulatzea.

4. gaia.–Administrazio publikoek lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloan dituzten eskumenak, antolaketa eta harremanak. Hirigintza hitzarmenak. 98/2022 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, udal hirigintza planeamendua prestatzeko laguntzen araubidea ezartzen duena.

5. gaia.–Herritarren parte-hartzea lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloan, eta lurraldeari eta hirigintzari buruzko informazioa jasotzea. Planeamenduaren Erregistroa eta haren erregulazioa, honen arabera: 253/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituena. Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sistema (SIUN).

6. gaia–Nafarroako Lurralde Estrategia. Lurraldea etorkizunean garatzeko ereduaren definizioa. Aukera estrategikoak eta jarraibideak. Helburuen adierazleak. Izapidetzea, onartzea eta berrikustea.

7. gaia.–Lurralde antolamendurako tresnak (I). Determinazioen kontzeptua eta izaera. Lurralde antolamenduko planak. Lurralde ekintzako plan gidariak. Lurralde antolamenduan eragina duten beste tresna batzuk. Kontzeptua, eremua, edukia, izapidetzea eta indarraldia.

8. gaia.–Lurralde antolamendurako tresnak (II). Udalez gaindiko plan eta proiektu sektorialak. Kontzeptua, eremua, edukia, izapidetzea eta indarraldia.

9. gaia.–Nafarroako Lurralde Antolamenduko Planak (LAP). Nafarroako lurralde diagnostikoa eta informazioaren laburpena: lurralde markoa. Ingurune fisikoa eta natura baliabideak. Kultur ondarea. Hiri sistema: populazioa eta demografia, ekonomia eta produkzio sistema, ongizate sistema, etxebizitza. Komunikazioak, garraioa eta azpiegiturak.

10. gaia.–Nafarroako Lurralde Antolamenduko Planak (LAP): babes bereziko eremuak.

11. gaia.–Nafarroako Lurralde Antolamenduko Planak (LAP): arrisku naturalak izateagatik babestu beharreko lurzoruak.

12. gaia.–Nafarroako Lurralde Antolamenduko Planak (LAP): ingurumeneko unitateak.

13. gaia.–Sektoreko, estatuko eta foru legedia eta araudia, lurralde antolamenduan eta hirigintzan eragina duena (I): ingurumena, ingurune fisikoa eta naturala eta naturaguneak.

14. gaia.–Sektoreko, estatuko eta foru legedia eta araudia, lurralde antolamenduan eta hirigintzan eragina duena (II): urak, nekazaritza eta abeltzaintza, babes zibila, kultur ondarea eta memoria historikoa.

15. gaia.–Sektoreko, estatuko eta foru legedia eta araudia, lurralde antolamenduan eta hirigintzan eragina duena (III): industria, merkataritza eta turismo jarduerak. Hilerriak eta hileta osasuna.

16. gaia.–Sektoreko, estatuko eta foru legedia eta araudia, lurralde antolamenduan eta hirigintzan eragina duena (IV): sektore hauetako erregulazioa: elektrikoa, hidrokarburoak, aireportuak eta telekomunikazioak. Errepideak eta trenbideak. Defentsa.

17. gaia.–Hirigintza antolamenduko tresnak eta determinazioak. Garapen eta mugikortasun jasangarriari, etxebizitzari, ekipamenduko espazioei eta zerbitzukoei buruzko determinazioak.

18. gaia.–Udal plan orokorra (I). Motak. Edukia. Helburuak eta irizpideak. Plan bateratuak.

19. gaia.–Udal plan orokorra (II). Izapidetzea. Indarraldia, aldatzea eta berrikustea. Onestearen ondorioak.

20. gaia.–Garapeneko planeamendua (I): plan partzialak. Xehetasun azterketak. Katalogoak. Ordenantzak. Edukia. Determinazioak. Izapidetzea.

21. gaia.–Garapeneko planeamendua (II): plan bereziak. Eraikinak birgaitzeko, zuzkitzeko eta eraberritzeko edo zaharberritzeko jarduketak hiri jardueretarako plan berezietan (PEAU). Edukia. Determinazioak. Izapidetzea.

22. gaia–Lurzoruaren hirigintza araubidea. Lurzoruaren sailkapena eta kategorizazioa. Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren jabeen eskubideak eta betebeharrak. Hiri lurzorua: izaera eta kategoriak. Hiri lurzoruari eskatzen zaizkion hirigintzako zerbitzuak.

23. gaia.–Lurzoru urbanizaezinaren araubidea. Lurzoru urbanizaezinaren jabeen eskubide eta betebeharrak. Jarduera onartuak, baimengarriak eta debekatuak. Lurzoru urbanizaezinerako baimenak.

Tema 24.–El anexo PN8 de los POT: Lurzoru urbanizaezinean zenbait erabilera eta jarduera baimentzeko irizpideak.

25. gaia.–Hirigintzako balorazioak. Lurren balioa zehazteko irizpideak. Hirigintza desjabetzeak. Desjabetze kasuak. Prozedura. Desjabetzeen lehengoratzea.

26. gaia.–Hirigintzako kudeaketarako elementuak. Irabaziak eta kargak banatzeko eta zuzkiduretarako lurra lortzeko teknikak. Exekuzio unitateak. Banaketa eremuak. Aprobetxamendua.

27. gaia.–Plangintzaren exekuzioa. Xedea, aurrekontuak eta eskumenak. Urbanizazio proiektuak eta obra arrunteko proiektuak. Urbanizazio gastuak eta ordainketa.

28. gaia.–Partzelazioak eta birpartzelazioak. Birpartzelazio proiektua. Edukia. Izapidetzea. Ondorioak.

29. gaia.–Hirigintzako kudeaketa motak. Jarduketa sistematikoak eta asistematikoak. Sistemen determinazioa. Sistemaren aldaketa.

30. gaia.–Jarduketa pribatuko sistemak: konpentsazioa, borondatezko birpartzelazioa, eragile urbanizatzailea.

31. gaia.–Jarduketa publikoko sistemak: lankidetza, desjabetzea, nahitaezko betearazpena.

32. gaia.–Hirigintzako lizentzia eta erantzukizunpeko adierazpena. Kontzeptua, izaera juridikoa. Eskumena eta prozedura. Eraginkortasuna. Lizentziak etetea.

33. gaia.–Hirigintzako legezkotasunaren babesa eta hautsitako ordena leheneratzea. Zehapen araubidea. Hirigintzako arau-hausteen mailaketa eta zehapen prozedura.

34. gaia.–Lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnak (I): lurzoruko ondare publikoak.

35. gaia.–Lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnak (II): ordezko bizitokia emateko eta itzultzeko eskubideak. Azalera-eskubidea. Lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideak.

36. gaia.–Ondasun higiezinak baloratzeko metodoak. Kostuaren metodoa. Konparazioaren metodoa. Errentak eguneratzearen metodoa. Hondar metodoa.

37. gaia.–Uztailaren 23ko TMA/851/2021 Agindua, zeinaren bidez garatzen baita irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko baldintza oinarrizkoen agiri teknikoa, espazio publiko urbanizatuak eskuragarri eta erabilgarri egon daitezen.

38. gaia.–Nafarroako lurraldearen geografia fisikoa. Nafarroako geografia. Nafarroako geomorfologia, orografia, klimatologia eta hidrologia.

39. gaia.–Paisaiaren babesa, kudeaketa eta antolamendua. Paisaiari buruzko Europako hitzarmena. Paisaiaren tratamendua eta haren babesa hirigintza legedian eta lurralde-antolamendurako tresnetan. Lurralde antolamenduko planen (LAP) PN9 eranskina.

40. gaia.–Informazio Geografikoko Sistemak (GIS). GIS baten definizioa, osagaiak, antolaketa eta ezarpena. GISak aplikatzea lurraldearen antolamendurako. Datu geografikoak trukatzeko formatuak. Estandar nagusiak. Informazio geografikoaren normalizazioa. Geografia zerbitzuen araudia Espainian.

41. gaia.–Uraren gaineko legedia. 849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duena, garatzen baititu Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen aurretiazko titulua eta I., IV., V., VI. eta VII. tituluak. Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren gaineko intzidentzia.

42. gaia.–Nafarroako administrazio publikoek esku hartzeko moduak kutsadura eta ingurumen inpaktua prebenitu eta gutxitzeko (I). Ingurumen baimen integratua. Ingurumen baimen bateratua.

43. gaia.–Nafarroako administrazio publikoek esku hartzeko moduak kutsadura eta ingurumen inpaktua prebenitu eta gutxitzeko (II). Ingurumen ukipenen ebaluazioa. Jarduera sailkaturako lizentzia.

44. gaia.–Ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. Edukia eta izapidetzea. Ingurumenaren prebentziorako neurriak aplikatzeko gidalerroak.

45. gaia.–Naturaguneen babesa. Nafarroako lege esparrua. Babes figurak. Naturagune babestuen sarea. Natura 2000 sarea.

46. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (I): kontratazio publikoaren printzipioak. Lizitatzaileen jardute-gaitasuna eta kaudimena. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak.

47. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (II): plegu arautzaileak. Adjudikazio prozedurak. Lizitazioen publizitatea. Lizitazio elektronikoa. Adjudikazioa.

48. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (III): kontratuak exekutatzea: exekuzio printzipioak. Prezioen berrikuspena. Kontratuen aldaketak. Eskumena administrazio kontratuetan.

49. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (IV): kontratazio mahaia. Kontratua prestatzeko jarduketak. Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak. Obra kontratua. Hornidura kontratua. Zerbitzu kontratua.

50. gaia.–Arkitektura eta kultur ondarearen babesa, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan aurreikusitako lurralde eta hirigintza arloko antolamenduko tresnetan (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena). Nafarroako hirigintza legedia.

Bigarren zatia.

1. gaia–38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzkoa.

2. gaia.–314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, onesten dituena Eraikingintzaren Kode Teknikoa eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren I. partea.

3. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egituren segurtasunari buruzko oinarrizko agiriak.

4. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria.

5. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Osasungarritasunari buruzko oinarrizko agiria eta radonari aurre egiteko birgaitze gida.

6. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Energia aurrezteari buruzko oinarrizko agiria.

7. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Zarataren aurkako babesari buruzko oinarrizko agiria.

8. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko segurtasunaren oinarrizko agiria.

9. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoko Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko segurtasunaren oinarrizko agiriaren (DB-SUA) laguntza agiria (DA DB-SUA / 2). Lehendik dauden eraikinetako irisgarritasun baldintzen egiazko egokitzapena.

10. gaia.–Askotariko araudi teknikoak, eragina dutenak etxebizitzen eraikinak egitean: eraikinetako behe tentsioko elektrizitateari buruzko araudia. Eraikinetako instalazio termikoei buruzko araudia. Eraikinen barneko telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko araudia. Garajeen jarduera lizentziari buruzko Nafarroako araudia.

11. gaia.–Eraikinak egiteari buruzko zenbait araudi. Errepideen eta beste azpiegituren kontrako babesa, jabari publiko hidraulikoari, bide zortasun zibilei, argiei eta ikuspegiei lotutako gorabeherak.

12. gaia.–1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Eraikuntza obrei buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

13. gaia.–142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxeetako bizigarritasunaren gutxieneko baldintzak arautzen dituena (I). Hitzaurrea. I. kapitulutik IV. kapitulura. I. eranskina. Badauden etxebizitzetarako baldintzak.

14. gaia.–142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena (II). II. eranskina. Etxebizitza batean bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak.

15. gaia.–Lehendik dagoen Eraikinaren Liburua eta Eraikinen Ebaluazio Txostena Nafarroan.

16. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzkoa.

17. gaia.–61/2013 Foru Dekretua, irailaren 18koa, Etxebizitzaren arloko Jarduketa Babesgarriak arautzen dituena.

18. gaia.–Etxebizitza babestuak Nafarroan: babesaren kontzeptua eta esparrua, motak eta ezaugarriak, salmentarako eta alokairurako prezioak, erabileraren lege araubidea, iruzurraren kontrola eta prebentzioa. Etxebizitza babestuen tramitazioa Nafarroan.

19. gaia.–Nafarroan etxebizitza babestuak eskuratzeko baldintzak. Betebeharrak, erreserbak, errenta tarteak, baremoak eta adjudikazioa etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuaren bidez.

20. gaia.–Etxebizitzei buruzko informazioa eta publizitatea Nafarroan. Nafarroan etxebizitza hutsak egotea saihesteko tresna administratiboak. Herritarren partaidetza eta administrazio antolaketa etxebizitza arloan Nafarroan. Nafarroako Etxebizitza Errentamenduko Kontratuen Erregistroa. Merkatu tentsionatuko zonak Nafarroan.

21. gaia.–Etxebizitza babestuak sustatzeko laguntza ekonomikoen sistema Nafarroan. Nafarroan etxebizitza alokatzeko programen eta laguntza publikoen deskribapena.

22. gaia.–Nafarroan etxebizitzak birgaitzeko eta etxebizitzen eta bizitegi multzoen berroneratze energetikorako babes publikoaren araubidea eta ezaugarriak. Nafarroan etxebizitzak birgaitzeko laguntzak eta programak. Deskribapena, ezaugarriak eta horien hartzaile izateko betebeharrak.

23. gaia.–12/2023 Legea, maiatzaren 24koa, Etxebizitzarako Eskubidearen aldekoa.

24. gaia.–49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalari buruzkoa.

25. gaia.–29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa.

26. gaia.–14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Eskumenak, elkarlana eta antolamendua. III. titulua. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena, deklarazioa eta erregistroa.

27. gaia.–14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa. IV. titulua. Nafarroako kultur ondareko ondasunen babes araubidea. I. kapitulua. Babes araubide orokorra. II. kapitulua. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen babes araubidea. 1., 2., 3. eta 4. atalak.

28. gaia.–14/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ondareari buruzkoa (I). Kudeaketa planak, administrazio eraikinak optimizatzeko planak. Ondasun eta eskubide demanialak Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei eta erakunde publikoei atxikitzea. Aldi baterako okupatzeko baimena.

29. gaia.–14/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ondareari buruzkoa (II). Nafarroako Foru Komunitateko ondare-ondasunak eta -eskubideak besterentzea; ondasun higiezinak eta higiezinen gaineko eskubideak besterentzea, ondasun eta eskubideen trukea.

30. gaia.–14/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ondareari buruzkoa (III). Ondasun eta eskubideak kostu bidez eskuratzea: nahitaezko desjabetzearen bidezko eskurapena, ondasun higiezinak eta higiezinen gaineko eskubideak eskuratzea, ondasun higiezinak eskuratzea, ondasunak eta eskubideak eskuratzeko espezialitateak, erakunde autonomoek ondasun eta eskubideak eskuratzea, ondasun higiezinen errentamendua, kontratu mistoak, ondasun higigarrien errentamendua.

31. gaia.–193/2023 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunerako eta diskriminaziorik ezarako oinarrizko baldintzak arautzen dituena, jendearen eskura dauden ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko. UNE 170001-1:2007 DALCO irizpideak ingurunerako irisgarritasuna errazteko.

32. gaia.–132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena

Hirugarren zatia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: F2507094