Iragarkia
101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1316/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako kirol teknikarien hiru plaza oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona (2024ra luzatu dira aurrekontuok). Foru dekretu horretan sartu ziren, besteak beste, goi mailako kirol teknikarien plaza huts batzuk, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako kirol teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako kirol teknikarien hiru plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako kirol teknikarien hiru plaza betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
DEIALDIA, GOI MAILAKO KIROL TEKNIKARIEN HIRU PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Honako hauek dira deialdiaren:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da goi mailako kirol teknikarien hiru plaza oposizio bidez betetzea. Plazak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak eskainiko dira. Haien plaza zenbakiak, eskakizunak eta destinoak plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.
1.2. Hiru plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–1 plaza txanda irekian.
–2 plaza igoera txandan.
1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien lizentzia edo gradu titulua izatea, edo baliokidetzat deklaratutako titulua, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.
d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak egiten ari bada –langile finko edo aldi baterako langile gisa– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako betebehar espezifikoak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.1.4. Euskarazko jakite-maila bat ezarrita duen plaza elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiri bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen dira, –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
2.1.5. Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. titulua), ezta gizakien salerosketaren delitu batengatik ere (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodearen VII bis titulua).
Baldintza hori egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikaz aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Herritarrentzako lan deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.
Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 euro da.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.
4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Juan Tomás Apecechea Aizpuru jauna, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateen eta Kirol-errendimenduaren Ataleko burua.
Ordezko epaimahaiburua: Begoña Echeverría Beroiz andrea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola Sustatzeko Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirol Federazioen Bulegoko burua.
Ordezko epaimahaiburua: David Royo Roy jauna, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirol Jokoen Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Ienego Ortiz de Murua Iturralde jauna, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirol Errendimenduaren Laguntza eta Ikerketako Unitate Teknikoko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Ainhoa Sandúa Domblas andrea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Ariketa Fisikoko eta Osasuneko Programen Laguntzako Unitate Teknikoko burua.
–Epaimahaikidea: Cristina Eugenia Cano Lavín andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Ordezko epaimahaikidea: Mikel Uharte Unzue jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Idazkaria: Esteban Imaz Vacas jauna, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
Ordezko idazkaria: Juan Carlos Orenes Ruiz jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2026ko otsailetik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
Teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Proba egiteko bi ordu eta laurden izanen dira, gehienez ere.
Kalifikazioa: Proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.2. Bigarren proba:
Proba teorikoa izanen da. Bertan, epaimahaiak proposatutako gehienez ere 30 galderari erantzun beharko zaie, labur, ebazpen honen I. eranskinean gai-zerrendaren berariazko zatiari buruz.
Proba idatzi hori egiteko hiru ordu izanen dira gehienez.
Proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko, ez daiteke erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik nahiz bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teoriko-praktikoa izanen da, idatziz garatu eta ebatzi beharko da epaimahaiak planteatutako kasu teoriko-praktiko bat. Epaimahaiak hiru kasu teoriko-praktiko planteatuko ditu. Kasu horiek deialdi honetako I. eranskineko gai-zerrendan jasotako berariazko gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin lotuak egonen dira. Izangaiek planteatu zaizkien hiru kasuetako bat hautatu eta garatu beharko dute.
Proba hau egiteko ordu bat eta hogeita hamar minutu izanen da gehienez ere.
Hirugarren proban 20 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Ariketak, ondoren, jendaurreko ekitaldian irakurriko dituzte izangaiek epaimahaiaren aurrean, epaimahaiak zehaztutako egunean, orduan eta tokian. Ekitaldi horretan, epaimahaiak galderak egiten ahalko ditu izangaiak garatutako kasu praktikoaren edozein alderdiri buruz, eta izangaiak ahoz erantzun beharko ditu, gehienez ere hamar minutuko epean.
Probaren balorazioa bateratua izanen da, hau da, idatzizko zatia eta epaimahaiak egindako galderei ahoz emandako erantzuna osotara baloratuko dira.
Proba egiteko ezin izanen da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik nahiz bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen plaza hutsak hautatzeko izapideak.
7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta hirugarren proban lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horretan.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) Euskarazko jakite-maila ezarrita duen plaza elebidunen bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Tituluak edo ziurtagiriak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan, deialdi honen 2.1.4 atalean xedatutakoaren arabera.
c) Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarren lanpostu bat lortu nahi izanez gero, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, baldin eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ziurtagiri hori eskatzeko baimena eman ez bazaio.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautapen ekitaldirako deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean jarriko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena lehenestea.
Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatutako izangaiek, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik aurrera, 10 egun balioduneko epearen barnean agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak, eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du plaza, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta honek aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.
Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, plaza hutsak esleituko dira.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Aipatutako epean izangairen bat plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.
12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Zati orokorra.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.
6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".
10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.
12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.
15. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.
16. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.
17. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
18. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
19. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
Berariazko zatia.
1. gaia.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa (I. zatia): Kirola Nafarroan. Oinarrizko printzipioak. Kirol politikaren helburuak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak eta Nafarroako udalerri eta kontzejuenak.
2. gaia.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa (II. zatia): Kirol jarduerak: oinarrizko kontzeptuak, tipologia eta sustapena. Nafarroako selekzioen aipamena.
3. gaia.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa (III. zatia): Kirol arloko zehapen-araubidea: zehatzeko ahalmenaren eremua eta erabilera. Kirol arloko ikuskaritza. Kiroleko diziplina-araubidea: kiroleko diziplina-ahalmenaren eremua, erabilera eta diziplina-prozedura motak. Kirol justizia Nafarroan.
4. gaia.–80/2003 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Kirol Entitateak eta Nafarroako Kirolaren Erregistroa arautzen dituena (I. zatia): Kirol klubak eta kirola sustatzeko Nafarroako entitateak: arau orokorrak, estatutuak, eraketa eta aitortza. Kirol klub filialak.
5. gaia.–80/2003 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Kirol Entitateak eta Nafarroako Kirolaren Erregistroa arautzen dituena (II. zatia): Nafarroako kirol federazioak: Arau orokorrak. Eraketa eta aitortza ofiziala. Estatutuak. Gobernu organoak. Araubide juridikoa, ekonomikoa eta dokumentala. Erantzukizuna eta harremanak Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Administrazioarekin.
6.gaia.–89/2024 Foru Dekretua, urriaren 9koa, Nafarroako Kirolaren Erregistroa arautzen duena.
7. gaia.–22/2024 Foru Agindua, otsailaren 29koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, baitira Nafarroako kirol federazioen hauteskunde-prozesuak arautzen dituena.
8. gaia.–Nafarroako kirol entitateen zerga-araubidea: zerga aplikagarriak eta betebeharrak.
9. gaia.–18/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroan Kirol Lanbidean Hasteari eta Jarduteari buruzkoa. Xedea eta aplikazio eremua. Kirol arloko lanbideak: izenak, eskudantziak eta exijitu beharreko kualifikazioak. Kirol arloko lanbideetan hastea eta aritzea.
10. gaia.–257/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituena: Izaera eta eskumenak. Egitura organikoa.
11. gaia.–971/2007 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, goi mailako eta errendimendu handiko kirolarien gainekoa: Definizioak, izaera lortzeko eta egiaztatzeko baldintzak eta balorazio-irizpideak. Laguntza neurriak.
12. gaia.–Nafarroako errendimenduko kirola (I. zatia): 9/2012 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituena: Definizioa. Mailen eta estamentuen sailkapena. Nafarroako errendimenduko kirolean sartzeko bideak, prozedura eta baldintza orokorrak. Sustapen-neurriak eta onurak. Nafarroako errendimenduko kirolaren plana.
13. gaia.–Nafarroako errendimenduko kirola (II. zatia): Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30koa 240/2015 Ebazpena (urtarrilaren 15eko 9/2021 Ebazpenaren bidez aldatua): Nafarroako goi mailako kirolaritzat hartzeko bete behar diren kirol betebehar teknikoak (alderdi kontzeptualak eta betebehar horien azterketa). Nafarroako errendimenduko kirolari, teknikari edo epaile izaeraren iraunaldia. Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroan jardunean dauden errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak.
14. gaia.–Nafarroako errendimenduko kirola (III. zatia): 329/2015 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, prozedura arautzen duena Nafarroan goi errendimenduko kirolean, hobekuntzako kirolean eta oinarrizko errendimendukoan sartzeko: Kirol arloko baldintza teknikoak eta prozedurak Nafarroako goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolean sartzeko.
15. gaia–100/2021 Foru Dekretua, azaroaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak arautzen dituena: Tipologia, kontuan hartu beharreko merezimenduak eta emateko prozedura.
16. gaia–15/2007 Foru Dekretua, otsailaren 26koa, Nafarroako Kirolaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena: Helburuak, izaera, atxikipena eta eginkizunak. Osaera, antolaketa eta funtzionamendua.
17. gaia–248/2011 Foru Dekretua, abenduaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituena: xedea eta aplikazio eremua, kontzeptua eta jomuga, helburuak eta printzipioak. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa akademiko orokorra. Kirol-irakaskuntza ofizialen eta federazio irakaskuntzen arteko aldea. Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioaren mendeko titulartasun publikoko ikastetxeak baimentzea.
18. gaia.–356/2000 Foru Dekretua, azaroaren 13koa, kirol jarduera jakin batzuk interes sozialeko deklaratzea arautzen duena. Kirol babesletzaren aipamen berezia: definizioa eta zerga-araubidea. Joko, apustu eta edari alkoholdunen publizitatea Nafarroako Foru Komunitateko kirol eremuan.
19. gaia.–Kirol mezenasgoa Nafarroako Foru Komunitatean: Arau esparrua, kontzeptua eta modalitateak. Pertsona eta entitate onuradunak. Gizarte interesekotzat deklaratutako kirol jardueraren kontzeptua. Gizarte intereseko deklarazioaren eskaera eta prozedura. Zerga pizgarriak.
20. gaia.–Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa. Izaera, egitura organikoa, funtzioak eta eskainitako zerbitzuak.
21. gaia.–Miguel Induráin fundazioa: Izaera, araubide juridikoa eta fundazioaren helburuak. Fundazioaren gobernua eta funtzionamendu-araubidea. Araubide ekonomikoa. Jarduketa eremuak eta garatutako programa nagusiak. Nafarroako Kirol Eskola.
22. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean lehiaketak eta kirol jarduerak antolatzea, kontuan izanik Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legea eta Nafarroako ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legea: Pertsona eta entitate antolatzaileen baimenak, lizentziak eta betebeharrak.
23. gaia.–Xedea, helburua, kontzeptu diruz lagungarriak, balorazio irizpideak eta prozedurak Foru Komunitateko Kirol Administrazioak onetsitako eta indarrean dauden dirulaguntzak emateko deialdietan, zuzenduta daudenean Nafarroako kirol federazioei, dela beren jardunerako, dela beren kirol errendimenduko programak garatzeko.
24. gaia.–Xedea, helburua, kontzeptu diruz lagungarriak, balorazio irizpideak eta prozedurak, Foru Komunitateko Kirol Administrazioak, kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko erakundeei zuzenduta, onetsi dituen eta indarrean dauden dirulaguntzen deialdietan: Bai lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, bai kirol ekitaldiak eta jarduerak antolatzeko.
25. gaia.–Osasun-laguntza eta kirolarien babesa Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legean. 11/2021 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, kiroleko dopinaren aurka borrokatzekoa: Dopinaren aurka borrokatzeko administrazio-antolamendua. Dopin-kontrolak.
26. gaia.–19/2007 Legea, uztailaren 11koa, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkakoa: Xedea eta aplikazio eremua. Kirol lehiaketen eta ikuskizunen antolatzaileen erantzukizunak eta betebeharrak, ikusleenak eta bertaratuenak. Kiroleko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako Estatuko Batzordea. Zehatzeko eskumenak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
27. gaia.–Kirol antolamenduaren printzipio orokorrak, Kirolari buruzko abenduaren 30eko 39/2022 Legean jasotako erregulazioaren arabera.
28. gaia.–Kirolaren antolamendu administratiboaren printzipio orokorrak, Kirolari buruzko abenduaren 30eko 39/2022 Legean jasotako erregulazioaren arabera.
29. gaia.–Espainiako Batzorde Olinpiarra eta Espainiako Batzorde Paraolinpiarra: Izaera, printzipioak, helburuak eta eskumenak. Antolaketa egitura. Jarduerak eta programak.
30. gaia.–Ebazpena, 2014ko urtarrilaren 10ekoa, Kirol Kontseilu Gorenak emana, goi mailako kirola eta lehiaketako kirola egiteko kirol instalazioak eta programak sailkatzen dituena: Zentroen eta programen tipologia, sailkatzeko irizpideak eta sailkatzeko prozedura. Estatuko errendimendu handiko zentroen kokapena.
31. gaia.–Espainiako kirol federazioen erregulazioa Kirolari buruzko abenduaren 30eko 39/2022 Legean: Izaera, araubide juridikoa eta eginkizunak. Nazioarteko ordezkaritza. Kirol federazio autonomikoekiko harremana: integrazioa eta ordezkagarritasuna. Lizentziak ematea lehiaketa ofizialetan parte hartzeko.
32. gaia.–Liga profesionalen eta kirol sozietate anonimoen erregulazioa Kirolari buruzko abenduaren 30eko 39/2022 Legean.
33. gaia.–Kirolari profesionalaren kontzeptua, Kirolari buruzko abenduaren 30eko 39/2022 Legean. 1006/1985 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, kirolari profesionalen lan-harreman berezia arautzen duena: kirolari profesionalaren kontzeptua, aplikazio eremua, kontratu-harremanaren iraupena eta aldeen eskubideak eta betebeharrak.
34. gaia.–Kirol proiektuak mugaz gaindiko esparruan: Mugaz gaindikoak Pirinio Atlantikoekin, euroeskualdeko herritartasun proiektuak Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa ABEN Euroeskualdean, POCTEFA, ERASMUS+DEPORTE.
35. gaia.–Europako Kirolaren Gutuna: Edukia eta analisia. Kirolari buruzko liburu zuria.
36. gaia.–Nafarroako Kirol Jokoak: Programaren izaera. 471/2024 Ebazpena, ekainaren 28koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoen deialdia egiten duena: Araudi orokorra, finantzaketa, antolaketa, egitura, helburuak, kategoriak, baldintzak eta parte hartzeko irizpideak.
37. gaia.–Eskola adinean daudenen kirola sustatzeko indarrean dauden programak eta kanpainak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak finantzatuak: programa motak, helburuak eta ezaugarriak.
38. gaia.–Kirola sustatzeko NKJFIk deitutako dirulaguntzak eta laguntzak, toki entitateei zuzenduak.
39. gaia.–Kirol boluntariotza Nafarroako Bolondres Lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen arabera: Xedea eta definizioak Boluntarioen eskubideak eta betebeharrak. Boluntariotza entitateak eta boluntariotza programak dituztenak Nafarroako Foru Komunitatean. Nafarroa, orotan lagun baliabidea. Foru Komunitateko Kirol Administrazioaren laguntzak kirolaren arloko boluntariotza programetarako.
40. gaia.–Emakumearen partaidetza sustatzea eta genero ikuspegia kirol arloan Nafarroako Foru Komunitatean: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren arau-esparrua eta jarduketak. Nafarroako kirol eremuan LGTBI+ pertsonen berdintasun eraginkorra sustatzeko neurriak eta politikak.
41. gaia.–Kirola, desgaitasuna duten pertsonen inklusioa errazteko: kirol inklusiboa.
42. gaia.–Indarkeriaren prebentzioa oinarrizko kirolean: 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa. Kirol eta aisialdi eremuko indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa. Joko-eremuan balioen ordezkaria.
43. gaia–197/2011 Foru Dekretua, irailaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitateko erabilera publikoko kirol bidexken sorrera eta kontserbaziorako baldintzak arautzen dituena: Egitura eta edukia. Nafarroan bideak markatu eta kontserbatzeko dirulaguntzak eta laguntzak.
44. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Instalazioen Plan Gidaria, 2022-2025: Lege-esparrua. Nafarroako kirol instalazio publiko eta pribatuen aurrekariak. Kirol federatua egiteko kirol instalazioen eskaria aztertzea. Aisialdiko kirolerako, osasunerako eta jostetarako kirol instalazioen eskariak aztertzea. Diagnostikoa. Ardatz estrategikoak.
45. gaia.–Nafarroako erabilera publikoko kirol-instalazioen erregulazioa eta kirol-instalazioen plangintzarena Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legean. Nafarroako kirol instalazioen errolda. 38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena. Kirol instalazioen eta ekipamenduen xedapen orokorrak eta oinarrizko betekizunak.
46. gaia.–Nafarroako titulartasun publikoko kirol instalazioak: kirol instalazioen tokiko planak egiteko protokoloa. Udalaren kirol instalazioen erabilera partekatua. Nafarroako Gobernuaren kirol instalazioak: harremana eta kudeaketa motak. Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako kirol instalazioen erabilerarako sinatutako hitzarmenak.
47. gaia.–Kudeaketa aurreratuko eredua Nafarroako kirol entitateetan: elementuak eta ebaluazioa.
48. gaia.–Kirol erakundeen kudeaketaren oinarrizko elementuak: Plan estrategikoa (egitura, azterketa-, definizio- eta prestatze-prozesuak), urteko planak (definizioa eta prestaketa) eta aginte taula integrala/BSC (ekintza-ildoak, helburuak, adierazleak, jomugak, arduradunak eta denboralizazioa).
49. gaia–Osasunaren Mundu Erakundearen jarraibideak jarduera fisikoari eta jokabide sedentarioei buruz: Laburpen exekutiboa.
50. gaia.–Arreta ematea bihotz-geldialdiari kirol ingurunean. Kanpoko desfibriladore automatizatuen instalazioa eta horiek erabiltzeko prestakuntza erregulatzea. Lehen esku-hartzailea kirol ingurunean. Biziraupen-katearen katebegiak. Oinarrizko bizi-euskarria (bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa) eta desfibriladorearen erabilera. Lehen laguntzako prestakuntza, Nafarroan kirol arloko lanbideetan jarduteko beharrezkoa: exijitzea eta egiaztatzea.
51. gaia.–Kirol errendimenduan eragina duten faktoreak: Neke motak, non sortzen den eta zer ezaugarri dituen. Iraupen laburreko, ertaineko eta luzeko jardueretan eragina duten faktoreak.
52. gaia.–Metabolismoa eta ariketa fisikoa: Egoneko energia eskakizunak (metabolismo basala). Atsedena/ariketa trantsizioak. Erantzun metabolikoak ariketa egitean: iraupenaren eta intentsitatearen eragina (ariketa intentsoa, laburra, luzea eta inkrementala). Ariketan zenbateko energia-substratuak erabiltzen diren zenbatestea. Energia-substratuen baldintzatzaileak deskribatzea (intentsitatearen eta iraupenaren eragina). Karbohidratoen eta koipeen metabolismoaren interakzioa, energia-substratuen iturriak ariketa egitean.
53. gaia.–Nerbio-sistemaren egitekoa: egitura eta mugimenduaren kontrola. Nerbio-sistema zentralaren (NSZ) funtzioak. Nerbio-sistema zentralaren antolamendua (neuronaren egitura eta neuronen jarduera elektrikoa). Erreflexuak eta informazio sentsoriala (propiozeptoreak artikulazioetan eta muskuluan). Kimiorrezeptoreak. Motoneuronak eta funtzio motorra. Oreka eta aparatu bestibularra. Garunaren funtzioak kontrol motorrean (garuna, zerebeloa eta enbor entzefalikoa). Orno-muinaren funtzio motorrak. Funtzio motorren kontrola. Nerbio-sistema autonomoa. Indar-entrenamenduaren bidezko egokitzapen neuralak. Ariketa fisikoak garunaren osasunean duen zeregina.
54. gaia.–Sistema muskulueskeletikoa: Egitura eta zereginak. Muskulu eskeletikoaren egitura. Lotura neuromuskularra. Muskuluaren uzkurdura. Muskuluen nekea eta ariketa fisikoa. Muskuluetako karranpak azaltzen dituzten kausak. Muskulu-zuntzen motak (uzkurdura ezaugarriak eta ezaugarri biokimikoak, funtzionalak, errendimendua eta zuntz motak). Ekintza muskular motak. Tentsio-indarra erregulatzea muskulu eskeletikoan.
55. gaia.–Muskuluaren propietate biomekanikoak: Luzeraren eta tentsioaren arteko erlazioa, indarraren eta abiaduraren artekoa eta potentziaren eta indarraren artekoa. Erlazio horiek azaltzea, bai eta erlazio horiek zuntzean, muskuluan eta muskuluen antolamenduan eta artikulazio-sisteman azaltzen dituzten faktoreak ere.
56. gaia.–Zirkulazio sistemaren erantzunak ariketa egitean. Zirkulazio sistemaren antolaketa (bihotzaren egitura, biriketako zirkuituak eta zirkuitu sistemikoak). Bihotza: Miokardioa eta bihotz-zikloa (miokardioa, bihotz-zikloa, arteria-presioa, arteria-presioan eragina duten faktoreak eta bihotzaren jardun elektrikoa). Bihotz-gastua (bihotz-maiztasunaren erregulazioa, bihotz-maiztasunaren aldakortasuna, eiekzio-bolumenaren erregulazioa). Hemodinamika (odolaren ezaugarri fisikoak). Presioaren, erresistentziaren eta fluxuaren arteko loturak. Erresistentzia baskularraren jatorriak. Aldaketak muskuluko oxigeno-horniduran ariketa egitean (aldaketak bihotz-gastuan eta oxigeno-diferentzia arteria eta zainetan ariketa egitean. Fluxua birbanatzea eta fluxu lokala erregulatzea ariketa egitean). Zirkulazio sistemaren erantzunak ariketa egitean (eragin emozionala, trantsizioa).
57. gaia.–Arnas sistemaren erantzunak ariketa egitean. Arnas sistemaren funtzioa. Arnas sistemaren egitura. Arnasketaren mekanismoak (arnasa hartzea eta botatzea. Arnasbideen erresistentzia. Biriketako aireztapena. Biriketako gaitasunak eta bolumenak. Gasen hedapena. Odol-fluxua birikan. Aireztapenaren eta perfusioaren erlazioa. O2 eta CO2 odolean garraiatzea (hemoglobina eta 02 garraiatzea). Oxi-hemoglobinaren disoziazio-kurba. Oreka azido-alkalinoa eta aireztapena. Gasen erantzunak odolean eta aireztapenean. Aireztapena kontrolatzea. Birikak entrenamendura egokitzea. Biriketako sistemaren muga errendimenduan.
58. gaia.–Tenperatura erregulatzea. Beroaren balantzea ariketa egitean. Tenperatura neurtzea ariketa egitean. Beroa sortzea eta galtzea. Aurreko hipotalamoko eremu preoptikoko gorputz-termostatoa. Gertaera termikoak ariketa egitean. Ariketa fisikoa muturreko beroan. Ariketa fisikoa muturreko hotzean.
59. gaia.–Entrenamendu aerobikoaren eta anaerobikoaren ondorio fisiologikoak. Entrenamendu aerobikoa eta VO2max-a. Entrenamendu kardiobaskularraren ondorioak muskulu-ehunean (aldaketak zuntz motan, kapilaritatean, eduki mitokondrialean, muskulu-substratuen erabileran eta muskuluen gaitasun antioxidatzailean). Aldaketak azido-base orekan.
60. gaia.–Erresistentziaren ebaluazioa. Ahalmen aerobikoa eta anaerobikoa ebaluatzea. Laktato atalaseak, aireztapen atalaseak, erreserba anaerobikoa eta gehieneko oxigeno kontsumoa. Neurtzeko metodoak, mugak eta entrenamendu eremuak.
61. gaia.–Intentsitate handiko tartekako entrenamendua. HIITaren oinarri fisiologikoak. HIITaren alderdi metodologikoak. Intentsitate handiko tartekako ariketarako erantzunak eta egokitzapen fisiologikoak. Aplikazioak klinikoan eta osasunaren sustapenean.
62. gaia.–Egokitzapen neuromuskularrak eta hormonalak indar-entrenamenduarekin. Aldaketak sistema neuralean. Aldaketak muskulu-sisteman (zuntzak, oxidazio-sistema, kapilaritatea, sistema entzimatikoa). Lotailuen eta tendoien egokitzapenak. Egokitzapenak hezurren eduki mineralean. Hipotalamo-hipofisi ardatz gonadala. Hipotalamo-hipofisi ardatz adrenala.
63. gaia.–Entrenamenduaren aldagai fisiologikoak: bolumena, intentsitatea, entrenamendu eremuak, bolumenaren eta intentsitatearen arteko erlazioa, bolumenaren eta intentsitatearen monitorizazioa. Bolumenaren eta entrenamendura egokitzearen arteko erlazioa. Entrenamenduaren maiztasuna. Entrenamenduaren konplexutasuna. Eskari globalaren indizea eta entrenamendu-karga. Entrenamenduaren printzipioak.
64. gaia.–Gaixotasun kroniko ez-transmitigarrien prebentzioa. Ariketa fisikoaren eta jarduera fisikoaren egitekoa. Jarduera fisikoa eta osasuna. Dosi eta erantzunaren arteko erlazioa. Arrisku-faktoreak gaixotasun kronikoetan. Arrisku-faktoreak gaixotasun koronarioan (jokabide sedentarioa eta edozein kausagatiko hilkortasuna, jarduera fisikorik ezaren eta pantaila aurreko denboraren egitekoa, jarduerarik ezaren arriskuak vs. fisikoki aktiboa izatearen onurak). Jarduera fisikoa, ariketa fisikoa eta hipertentsioa, bihotz-gutxiegitasuna eta biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa.
65. gaia.–Ariketa fisikoaren egitekoa II motako diabetesa eta I. motako diabetesa duen pazientearen prebentzioan eta tratamenduan. Sindrome metabolikoa eta obesitatea. Kontzeptu esparrua. Gomendioak.
66. gaia.–Ariketa fisikoa eta minbizia. Ariketa fisikoaren egitekoa minbiziaren prebentzioan eta tratamenduan eta biziraupena. Muskulu-masaren galera eta hezurren dentsitate mineralarena tratamendu kimioterapikoa jaso duten pazienteetan. Jarduera fisikoa eta minbizia dutenen biziraupena. Ariketa fisikoa, jarduera fisikoa kimioterapi bitartean. Jarduera fisikoaren egitekoa minbiziaren paziente terminaletan.
67. gaia.–Osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko ariketa fisikoa agintzea. Erantzun-dosia. V02max-a eta osasuna. Vo2max-aren balorazioa eta estimazioa. Gaitasun funtzionalaren balorazioa eta estimazioa. Berezko gaitasuna eta lotutako faktoreak. Muskulu-indarraren balorazioa eta estimazioa. Ariketa fisikoaren osagai anitzeko programak. Erorikoak prebenitzea. Adinekoentzako ariketa fisikoko programak.
68. gaia.–Indarraren ebaluazioa kirol entrenamenduaren kontrolean. Indarrarekin erlazionatutako gaitasunak neurtzeko metodoak ekintza isometrikoetan, isoinertzialetan, eszentriko-zentrokideetan eta isozinetikoetan. Exekuzio-abiaduraren kontrola: entrenamenduaren neurria eta preskripzioa.
69. gaia.–Kirol-tekniken azterketa. Jaurtiketen eta kolpeen patroia. Bulkada-patroiak. Eraginkortasun-aldagaiak. Printzipioak eta ezaugarriak.
70. gaia.–Kirol jardueraren eta jarduera fisikoaren biomekanika. Definizioa. Giza gorputzaren posizio anatomikoa, planoak, ardatzak eta mugimenduak espazioan. Mugimendua mugatzen duten faktoreak. Analisi biomekanikorako tresnak eta teknika instrumentalak. Giza ibileraren eta lasterketaren analisi biomekanikoa.
71. gaia.–Mugimenduaren behaketa, analisia eta egitura. Kirol-teknika, eredu teknikoak eta estilo pertsonala. Mugimenduaren egitura eta analisia. Behaketa eta analisia banakako eta taldeko kiroletan.
72. gaia.–Kirol teknikaren ebaluazioa. Helburuak. Ebaluazio eta kontrol metodoak. Teknika ebaluatzeko prozesuaren faseak. Eraginkortasuna ebaluatzea. Maisutza teknikoa baloratzea. Teknikaren barietatearen eta bolumenaren adierazleak. Trebetasun teknikoen barneratze-mailaren adierazleak.
73. gaia.–Desentrenamendua. Oinarrizko kontzeptuak. Entrenamendua eteteak sistema kardiobaskularrean dituen ondorioak eta ariketaren metabolismoa. Entrenamendua eteteak sistema neuromuskularrean dituen ondorioak. Entrenamendua etetearen ondorioak prebenitzea.
74. gaia.–Indar aerodinamikoak hainbat kiroletan: Txirrindularitza eta atletismoa. Tenperaturaren eta altitudearen eraginak. Aurrealdeko eraginak. Janzkeraren eraginak: arropa, kaskoa, bizikleta. Gurpilari itsatsita joatearen eraginak. Atletismoa eta arraste-indarra. Arroparen eta drafting-aren eraginak atletismoan. Indar aerodinamikoen eragina jauzi eta jaurtiketetan.
75. gaia.–Kirol lesioekin lotutako karga mekanikoen ezaugarriak. Material biologikoen jokabidea eta propietate mekanikoak jarduera fisikoaren aurrean (hezurra, kartilago muskularra, lotailuak eta sistema muskulueskeletikoa). Materialak, karga mekanikoak eta lesioak. Esfortzuak, propietate mekanikoak eta materialen nekea. Lokomozio-aparatuaren lesio-mekanismoak.
76. gaia.–Muskulu-uzkurdura eszentrikoa: Oinarriak eta aplikazioak. Ezaugarri neurofisiologikoak. Uzkurdura eszentrikoak eragindako kaltearen bilakaera. Lesio mekanikoa. Estres oxidatiboa eta kalte muskularra. Ariketa muskular eszentrikoak eragindako egokitzapenak.
Iragarkiaren kodea: F2507013
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
