Iragarkia
101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1311/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita hamazazpi plaza oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 118/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen plaza huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.
Apirilaren 30eko 42/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8koan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Eskaintza horretan, besteak beste, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen plaza huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 12an emandako 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita hamazazpi plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita hamazazpi plaza betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
DEIALDIA, PRESTAKUNTZAKO ETA ENPLEGUKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN HOGEITA HAMAZAZPI PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Honako hauek dira deialdiaren:
Oinarriak
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita hamazazpi plaza oposizio bidez betetzea. Plazak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez egindako lekualdatze-lehiaketa deialdiaren ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak eskainiko dira. Plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plaza zenbakiak, eskakizunak eta destinoak.
1.2. Hogeita hamazazpi plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–15 plaza txanda irekian.
–16 plaza igoera txandan.
–3 plaza %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan.
–3 plaza genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.
1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako plaza hutsak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan bete gabe gelditzen diren plaza hutsak txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandetan, txanda horietan eskaintzen diren plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horietan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Unibertsitateko gradudun edo diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena edo arkitekto teknikoarena, edo balio berekoa den titulu bat edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak gaindituak izatea.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak egiten ari bada –langile finko edo aldi baterako langile gisa– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:
Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako betebehar espezifikoak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.
2.1.6. Euskarazko jakite-maila bat ezarrita duen plaza elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen dira, –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.
Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 euro da.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.
4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Miren Edurne Maceira Martínez andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua.
Ordezko epaimahaiburua: Isabel López Ramírez andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna.
Epaimahaikidea: Pablo Lizarraga Diez de Ulzurrun jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Luis Iriarte Bellostas jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Administrazio Berrikuspenerako Bulegoko burua.
Epaimahaikidea: Itziar Larraza Azcona andrea, Hezkuntza Departamentuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna.
Ordezko epaimahaikidea: Miren Karmele Martínez de Morentín Lizarraga andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna.
Epaimahaikidea: Iñigo Ezquer Tiberio jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Ordezko epaimahaikidea: María Laura Tejada Salvatierra andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Epaimahaikide idazkaria: Javier Espiga Eguiluz jauna, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkaria.
Ordezko epaimahaikide idazkaria: Ana Arteaga Martínez andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2026ko urtarriletik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 80 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den proba hau egiteko.
Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 40 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.2. Bigarren proba:
Teorikoa izanen da. Idatziz garatu beharko da ausaz harturiko gai bat, ebazpen honetako I. eranskinean dagoen gai-zerrendako bigarren zatikoa (Araudi espezifikoa).
Proba idatzi hori egiteko 2 ordu izanen dira gehienez.
Bigarren proba honetan, gehienez ere, 20 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatuko dituen kasu praktiko batzuk garatu eta ebatzi beharko dira, idatziz. Kasu horiek ebazpen honetako I. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin lotuak egonen dira.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den proba hau egiteko.
Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu kalkulagailu ez-finantzarioak eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
Bigarren proba honetan, gehienez ere, 40 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen plaza hutsak hautatzeko izapideak.
7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo proban eta bigarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.
c) Euskarazko jakite-maila ezarrita duen plaza elebidunen bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Tituluak edo ziurtagiriak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan, deialdi honen 2.1.6 atalean xedatutakoaren arabera.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautapen ekitaldirako deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, hautapen probak gaindituz gero, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
Bestalde, hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epearen barnean:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak, eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du plaza, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta honek aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.
Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Aipatutako epean izangairen bat plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.
12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Lehenengo zatia.–Oinarrizko araudia.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.
6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".
10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.
12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa: I. titulua. Xedapen orokorrak. VI. titulua. Laneratzearen eta autonomia ekonomikoaren sustapena eta etxebizitza eskuratzea.
Bigarren zatia.–Araudi espezifikoa.
1. gaia.–13/2024 Foru Dekretua, otsailaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena. 245/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.
2. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua: I. kapitulua. Norbanakoaren lan-harremanak: Xedapen orokorrak.
3. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua: II. kapitulua, Lan kontratuaren edukia. 3/2004 Errege Lege-dekretua, ekainaren 25ekoa, lanbidearteko gutxieneko soldataren arautegia arrazionalizatu eta soldata horren kopurua igotzekoa: 2. artikulua.
4. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua: III. kapitulua, Lan-kontratua aldatu, eten eta azkentzea.
5. gaia.–SEPE-Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko kontratazio gida: Kontratu mugagabeak.
6. gaia.–SEPE-Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko kontratazio gida: Aldi baterako kontratuak.
7. gaia.–SEPE-Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko kontratazio gida: Ikas-ekinezko prestakuntzarako kontratuak eta lanbide praktika lortzeko prestakuntza kontratua.
8. gaia.–4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Atzerritarren eskubide eta askatasunak. II. titulua. Atzerritarren araubide juridikoa: I. kapitulua. Espainian sartu eta bertatik ateratzea; II. kapitulua. Espainian egon eta bizitzeko baimena. Irabazizko jarduerak egiteko baimenak.
9. gaia.–TAS/3698/2006 Agindua, azaroaren 22koa, Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak Enpleguko Zerbitzu Publikoetan eta Enplegu Agentzietan inskribatzeari buruzko arauak ematen dituena.
10. gaia.–557/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onesten duena, 2/2009 Lege Organikoak aldatu ondoren. III. titulua. Espainiako egonaldia: II. kapitulua. Egonaldi baimena ikasketengatik, ikasleen mugikortasunagatik, lanekoak ez diren praktikengatik edo boluntariotza zerbitzuengatik: 42. eta 44. artikuluak. IV. titulua. Aldi baterako bizileku baimena: III. kapitulua. Aldi baterako bizileku baimena eta besteren konturako lana; VI. kapitulua. Aldi baterako bizileku baimena eta besteren konturako lana, iraupen jakin batekoa; VII. kapitulua. Aldi baterako bizileku baimena eta norberaren konturako lana. V. titulua. Aldi baterako bizileku baimena salbuespenezko inguruabarrengatik.
11. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. I. titulua. Gizarte Segurantzaren sistemako arau orokorrak. I. kapitulua: Atariko arauak. II. kapitulua: Gizarte Segurantzaren sistemaren aplikazio eremua eta egitura. III. kapitulua. Afilizazioa, kotizazioa eta diru-bilketa. 1. atala. Sisteman afiliatzea, eta haren araubideetan izaten diren altak, bajak eta datu aldaketak. IV. kapitulua: Babes ekintza. 1. atala: Xedapen orokorrak.
12. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. II. titulua. Gizarte Segurantzako araubide orokorra. I. kapitulua. Aplikazio eremua. II. kapitulua. Enpresen inskripzioa eta afiliatu, kotizatu eta diru-bilketa egiteko arauak. 1. atala. Enpresen inskripzioa eta langileen afiliazioa. III. kapitulua: Babes ekintzaren alderdi komunak. V. kapitulua. Aldi baterako ezintasuna. Berrogeita hamabigarren xedapen gehigarria.
13. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. III. titulua: Langabezia-babesa.
14. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. IV. titulua. Norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezia.
15. gaia.–20/2007 Legea, uztailaren 11koa, langile autonomoen estatutuari buruzkoa. I. titulua: Aplikazio eremu subjektiboa. II. titulua: Langile autonomoaren lanbide araubidea. IV. titulua: Langile autonomoaren babes soziala.
16. gaia.–5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onesten duena: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Lan arloko arau-hausteak. III. kapitulua: Gizarte Segurantzaren arloko arau-hausteak.
17. gaia.–5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onesten duena: IV. kapitulua. Arau-hausteak emigrazio arloan, migrazio mugimenduen arloan eta atzerritarren lanaren arloan. V. kapitulua. Kooperatiba-sozietateen arloko arau-hausteak. VI. kapitulua: Erantzukizunak eta zehapenak.
18. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 13ko 2016/589 EB Erregelamendua, EURES Europako enplegu zerbitzuen sareari buruz, langileak mugikortasun zerbitzuez baliatzeko moduari buruz eta lan merkatuen integrazioa hobetzeari buruz ari dena eta 492/2011 EB Erregelamendua eta 1296/2013 EB Erregelamendua aldatzen dituena.
19. gaia.–3/2023 Legea, otsailaren 28koa, Enpleguari buruzkoa.
20. gaia.–18/2014 Foru Legea, urriaren 15ekoa, hazkuntza, lehiakortasuna eta eraginkortasuna sustatzeko urgentziazko neurriak onesten dituena, 87. kapitulutik 106.era arte. Ebazpena, 2021eko ekainaren 24koa, Enpleguaren eta Gizarte Ekonomiaren Estatuko Idazkaritzarena, Ministro Kontseiluaren 2021eko ekainaren 8ko Erabakia argitaratzen duena, zeinaren bidez onetsi baitzen gazteentzako lan duinari buruzko Gazte Bermearen Plus Plana (2021-2027).
21. gaia.–Biztanleria aktiboaren inkesta. Estatistikako Institutu Nazionala, Metodologia: helburuak, eremuak, aldiak, definizioak, tasak. Erregistratutako langabezia. Estatistikako Institutu Nazionala: kontzeptua.
22. gaia.–364/2005 Errege Dekretua, apirilaren 8koa, desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kuota, salbuespen gisa, modu alternatiboan betetzea arautzen duena. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. I. titulua. Eskubideak eta betebeharrak: VI. kapitulua. Lanerako eskubidea.
23. gaia.–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Lanbide Heziketaren Sistema. II. titulua. Lanbide Heziketako eskaintzak: I. kapitulua. Alderdi orokorrak, programazioa eta eskaintza gauzatzea; II. kapitulua. Eskaintzen tipologia eta prestakuntza mailak: 28. artikulutik 38.era.
24. gaia.–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzkoa. III. titulua. Lanbide Heziketaren izaera duala eta modalitateak. IV. titulua. Lanbide Heziketa ematea. VI. titulua. Lan esperientziaren bidez eta beste bide ez-formal edo informal batzuen bidez eskuratutako gaitasun profesionalak egiaztatzea.
25. gaia.–659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketaren Sistemaren antolamendua garatzen duena. I. titulua. Lanbide Heziketaren antolamendua, modalitateak eta plangintza.
26. gaia.–659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketaren Sistemaren antolamendua garatzen duena. II. titulua. Lanbide Heziketaren Sistemako graduak. 53. artikulutik 81.era. V. titulua. Irakasleak, prestatzaileak eta adituak.
27. gaia.–659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketaren Sistemaren antolamendua garatzen duena. III. titulua. Lanbide Heziketaren akreditazioa, egiaztagiriak eta tituluak. IV. titulua. Prestakuntza enpresan edo erakunde parekide batean. VI. titulua. Lan esperientziaren bidez edo beste bide ez-formal eta informal batzuen bidez eskuratutako gaitasunak egiaztatzeko prozedura.
28. gaia.–30/2015 Legea, irailaren 9koa, Enplegurako Lanbide Prestakuntzaren Sistema lan arloan arautzen duena.
29. gaia.–694/2017 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, zeinaren bidez garatzen baita irailaren 9ko 30/2015 Foru Legea, Enplegurako Lanbide Prestakuntzaren Sistema lan arloan arautzen duena.
30. gaia.–TMS/368/2019 Agindua, martxoaren 28koa, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen duena, dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileei, finantzaketari eta prestakuntza eskaintzari dagokienez. TMS/283/2019 Agindua, martxoaren 12koa, Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa arautzen duena.
31. gaia.–EFP/942/2022 Agindua, irailaren 23koa, administrazio publikoek, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari loturik, lan esparruan egiten duten Lanbide Heziketaren Sistemaren prestakuntza-eskaintza arautzen duena, eta haren oinarri arautzaileak eta finantzaketa-baldintzak ezartzen dituena.
32. gaia.–EFP/705/2022 Agindua, uztailaren 20koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari loturik langileentzat antolatzen diren prestakuntza-ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
33. gaia.–86/2025 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, lan esperientziaren bidez, prestakuntza-bide ez-formalen bidez eta ikaskuntza informalen bidez eskuratutako oinarrizko gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzekoa.
34. gaia.–54/2008 Foru Dekretua, maiatzaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituena. 247/2000 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortzen duena.
35. gaia.–2025-2028 Enplegu Plana.
36. gaia.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituena.
37. gaia.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak garatzeari buruzkoa.
38. gaia.–19/2021 Legea, abenduaren 20koa, bizitzeko gutxieneko errenta ezartzen duena.
39. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategia. 2021-2027 eguneraketa.
40. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatearen garapen jasangarrirako estrategia eta 2030 Agendako garapen jasangarrirako helburuak (GJH) betetzeko estrategia. Aplikazio gida.
Hirugarren zatia.–Programen gaineko araudia.
1. gaia.–438/2024 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa, Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzu Erkideen Zorroa eta enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legean ezarritako zerbitzu bermatuak garatzen dituena.
2. gaia.–818/2021 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Enplegu Sistema Nazionalaren enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituena.
3. gaia.–Kontratazioa sustatzeko asmoz, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresa eta entitateei ematen dizkien laguntzak:
1.–Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak, zeinak uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren (2017ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 26koa).
2.–30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko dirulaguntzak, zeinak maiatzaren 23ko 1496/2017 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren (2017ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 10ekoa).
3.–Errelebo-kontratua sustatzeko dirulaguntzak, zeinak abenduaren 26ko 5767E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren (2025eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 7koa).
4. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonen kontratazioa sustatzeko asmoz, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresa eta entitateei ematen dizkien laguntzak:
1.–Desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzak, zeinak maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren (2013ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 30ekoa).
2.–Desgaitasuna duten pertsonek lan merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko dirulaguntzak, zeinak maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren (2008ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa).
3.–Desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak, laneratze prozesuan lagun eginez, lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzak, zeinak irailaren 23ko 973/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren (2019ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa).
5. gaia.–5757E/2024 Ebazpena, abenduaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2025erako dirulaguntza deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak egiteko, horiek kontratatzeko konpromisoarekin. (2025eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 28koa).
6. gaia.–338E/2025 Ebazpena, otsailaren 19koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak egiteko 2025eko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.
7. gaia.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuak landunak prestatzeko ematen dituen laguntzak:
1.–740E/2024 Ebazpena, martxoaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2024ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira landunei zuzendutako prestakuntza programak egiteko (2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 25ekoa).
2.–5760E/2024 Ebazpena, abenduaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira oinarriak deialdi honetarako: dirulaguntzen deialdia, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategiarekin lotutako prestakuntza ekintzak, landunei zuzendutakoak, finantzatzeko 2025ean. (2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa).
8. gaia.–25/2024 Ebazpena, azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira: 2024-2025 ekitaldian, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, profesionaltasun ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintza presentzialak gauzatzeko dirulaguntzak, dagokion prestakuntza entitateen erregistroan akreditatutako prestakuntza entitate pribatuentzat.
9. gaia.–24/2024 Ebazpena, azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira: 2024-2025 ekitaldian, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, profesionaltasun ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintza presentzialak gauzatzeko dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendutako Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuentzat. (2024ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa).
10. gaia.–23/2024 Ebazpena, azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira: 2024-2025 ekitaldian, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, profesionaltasun ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintza presentzialak gauzatzeko dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendutako irabazi asmorik gabeko erakundeentzat. (2024ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa).
11. gaia.–5759E/2023 Ebazpena, irailaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita langabeei zuzendutako enplegu eta prestakuntzako programa mistoak gauzatzeko 2023., 2024. eta 2025. urteetan eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik. (2023ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 5ekoa).
12. gaia.–1826E/2024 Ebazpena, ekainaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako toki entitateek prestakuntza- eta enplegu-tailerrak egiteko dirulaguntzen deialdia. (2024ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 22koa).
13. gaia.–5605E/2024 Ebazpena, abenduaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntza deialdia onesten baita 2025erako. (2025eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 3koa).
14. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ekonomia sozialerako ematen dituen laguntzak:
1.–Ekonomia sozialarekin zerikusia duten irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak, ekonomia sozialari buruzko sentsibilizazio eta sustapen ekintzak egiteko: 2297/2018 Ebazpena, abuztuaren 20koa, dirulaguntzak ematea eta oinarri arautzaileak arautzen dituena (2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 17koa).
2.–Ekonomia sozialeko enpresa eta lanpostu berriak sortzeko eta/edo enpresak ekonomia sozialekoak bihurtzeko dirulaguntzak: 2296/2018 Ebazpena, abuztuaren 20koa, deialdia arautzen duena (2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 17koa).
15. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ekonomia sozialerako ematen dituen laguntzak:
3.–Langabeak bazkide gisa sartzeagatik kooperatibei eta lan sozietateei ematen zaizkien laguntzak: 507E/2019 Ebazpena, apirilaren 3koa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa).
4.–Lan elkartuko kooperatibendako eta lan sozietateendako laguntzak inbertsioetarako: 195E/2019 Ebazpena, martxoaren 21ekoa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2019ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 15ekoa).
5.–Bazkide langile edo lan bazkide berriak hartzeko eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzeko laguntza: 140E/2019 Ebazpena, martxoaren 15ekoa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2019ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa).
16. gaia.–1657E/2021 Ebazpena, maiatzaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. (2021eko 143. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 21ekoa).
17. gaia.–2639E/2024 Ebazpena, uztailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira Gizarte Inklusioaren, Haur Bermearen eta Pobreziaren aurkako borrokaren EGIF+ Estatuko Programaren esparruaren barruan (EGIF 2023-2029) Nafarroako Foru Komunitatean jarduketak egiteko hautatzen diren entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak eta baimentzen baita gastua. (2024ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 19koa).
18. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak toki entitateei eta toki garapenerako agenteei ematen dizkien laguntzak:
1.–Toki entitateentzako laguntzak, interes orokorreko edo gizarte intereseko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko: 251/2018 Ebazpena, martxoaren 7koa, deialdia onesten duena (2018ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ekoa).
2.–Enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko laguntzak, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak emateko: 691/2014 Ebazpena, apirilaren 9koa, deialdia onesten duena (2014ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 22koa).
19. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enplegu zentro bereziei ematen dizkien laguntzak:
1.–Desgaitasuna izanik enplegu zentro berezietan aritzen diren langileen soldata-kostuetarako dirulaguntzak: 2534/2014 Ebazpena, abenduaren 4koa, deialdia onesten duena (2014ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).
2.–Enplegu zentro berezietako sostengu-unitateentzako dirulaguntzak: 502E/2018 Ebazpena, apirilaren 25ekoa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2018ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa).
3.–Enplegu zentro berezientzako dirulaguntzak, inbertsioak direla eta: 1198/2017 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa, dirulaguntzak ematea arautzen duena (2017ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa).
20. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gizarteratze enpresei ematen dizkien laguntzak:
1.–Gizarteratze enpresentzako dirulaguntzak, soldatengatik eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuotengatik: 3021/2018 Ebazpena, azaroaren 28koa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2019ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).
2.–Gizarteratze enpresentzako dirulaguntzak, laguntza teknikoagatik: 476E/2017 Ebazpena, otsailaren 24koa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2017ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 13koa).
3.–Gizarteratze enpresentzako dirulaguntzak, inbertsioengatik: 226E/2021 Ebazpena, martxoaren 2koa, zeinaren bidez arautzen baita dirulaguntzak emateko modua Nafarroako Laneratze eta Gizarteratze Enpresei, inbertsioen bidez enplegua sustatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko (2021eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 23koa).
21. gaia.–94/2016 Foru Dekretua, urriaren 26koa, Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea ezartzen duena.
Iragarkiaren kodea: F2507021
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
