10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

63/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzen baitira, 2024-2025 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoek zehaztuko dute zer baldintzatan egin ahal izanen diren hitzarmenak toki erakundeekin, beste administrazio batzuekin eta irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuekin, Haur Hezkuntzako lehen zikloan hezkuntza eskaintza ziurtatzeko.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu, eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki erakunde interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala behar denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.1 artikuluan adierazten da ezen aipatu foru aginduaren eranskinean jasotako moduluetan oinarrituz ezarriko dela finantzaketa hori.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrak xedatzen duenez, aurrekontuko xedapenen arabera, zuzendari nagusi eskudunak ikasturte bakoitzean eguneratzen ahalko ditu toki erakundeei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak.

Gainera, abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren arteko akordioaren arabera, toki erakundeek aplikatu beharreko urteko moduluaren %18ko ekarpenari eusten zaio.

Aurrekontu-baliabideek aukera ematen dute finantzaketa moduluen zenbatekoa eguneratzeko.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, eta proposatzen du abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea, 2024-2025 ikasturterako.

Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz (foru dekretu horren bidez ezarri zen Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea, 2024-2025 ikasturterako, ebazpen honen eranskinean agertzen denaren arabera.

2. %18an mantentzea, 2024-2025 ikasturterako, toki erakundeei udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko dagokien ekarpenaren ehunekoa.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea interesa duten toki erakundeetara, Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

5. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 10ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

–A modulua: ordutegi osoa.

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBITZAILEAK

ZUZENDARIA

HEZITZAILEA

GARBIKETA

MODULUA
(euroak)

1

2

0,5

44.323,41

38.896,59

15.618,08

104.229,89

2

3

0,5

44.323,41

77.793,19

15.618,08

149.028,00

3

4

1

44.323,41

116.689,78

31.236,16

208.996,34

4

5

1,5

44.323,41

155.586,38

46.854,24

268.964,67

5

6

1,5

44.323,41

194.482,97

46.854,24

313.762,78

6

7

2

44.323,41

233.379,57

62.472,32

373.731,11

7

8

2

44.323,41

272.276,16

62.472,32

418.529,21

8

9

2

44.323,41

311.172,76

62.472,32

463.327,32

9

10

2

44.323,41

350.069,35

62.472,32

508.125,43

10

11

2,5

44.323,41

388.965,94

78.090,39

568.093,76

11

12

2,5

44.323,41

427.862,54

78.090,39

612.891,87

12

13

2,5

44.323,41

466.759,13

78.090,39

657.689,97

–B modulua: ordutegi murriztua.

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBITZAILEAK

ZUZENDARIA

HEZITZAILEA

GARBIKETA

MODULUA
(euroak)

1

2

0,5

40.342,51

35.402,84

15.618,08

96.755,24

2

3

0,5

40.342,51

70.805,69

15.618,08

138.059,59

3

4

1

40.342,51

106.208,53

31.236,16

194.534,18

4

5

1,5

40.342,51

141.611,38

46.854,24

251.008,77

5

6

1,5

40.342,51

177.014,22

46.854,24

292.313,12

6

7

2

40.342,51

212.417,06

62.472,32

348.787,71

7

8

2

40.342,51

247.819,91

62.472,32

390.092,05

8

9

2

40.342,51

283.222,75

62.472,32

431.396,41

9

10

2

40.342,51

318.625,60

62.472,32

472.700,77

10

11

2,5

40.342,51

354.028,44

78.090,39

529.175,35

11

12

2,5

40.342,51

389.431,29

78.090,39

570.479,71

12

13

2,5

40.342,51

424.834,13

78.090,39

611.784,06

–C modulua: lanaldi erdiko ordutegia.

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBITZAILEAK

ZUZENDARIA

HEZITZAILEA

GARBIKETA

MODULUA
(euroak)

1

2

0,5

26.228,67

23.017,41

15.618,08

70.255,97

2

3

0,5

26.228,67

46.034,83

15.618,08

99.174,90

3

4

1

26.228,67

69.052,24

31.236,16

143.264,06

4

5

1,5

26.228,67

92.069,65

46.854,24

187.353,21

5

6

1,5

26.228,67

115.087,07

46.854,24

216.272,13

6

7

2

26.228,67

138.104,48

62.472,32

260.361,28

7

8

2

26.228,67

161.121,89

62.472,32

289.280,20

8

9

2

26.228,67

184.139,31

62.472,32

318.199,13

9

10

2

26.228,67

207.156,72

62.472,32

347.118,05

10

11

2,5

26.228,67

230.174,13

78.090,39

391.207,20

11

12

2,5

26.228,67

253.191,55

78.090,39

420.126,13

12

13

2,5

26.228,67

276.208,96

78.090,39

449.045,06

–D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa / lanaldi erdia).

Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: lanaldi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi lanaldi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua.

LANALDI OSOKO UNITATEEN AZPIMODULUA

LANALDI ERDIKO UNITATEEN AZPIMODULUA

IKASTETXEKO UNITATE GUZTIEN
KOPURUAREN AZPIMODULUA

UNITATEAK

AZPIMODULUA

UNITATEAK

AZPIMODULUA

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBITZAILEAK

AZPIMODULUA

1

83.220,01

1

23.017,41

2

122.116,60

2

46.034,83

2

3

0,5

26.911,40

3

161.013,20

3

69.052,24

3

4

1

47.983,15

4

199.909,79

4

92.069,65

4

5

1,5

69.054,88

5

238.806,39

5

115.087,07

5

6

1,5

74.956,40

6

277.702,98

6

138.104,48

6

7

2

96.028,13

7

316.599,57

7

161.121,89

7

8

2

101.929,64

8

355.496,17

8

184.139,31

8

9

2

107.831,15

9

394.392,76

9

207.156,72

9

10

2

113.732,66

10

433.289,36

10

230.174,13

10

11

2,5

134.804,40

11

472.185,95

11

253.191,55

11

12

2,5

140.705,91

12

511.082,55

12

276.208,96

12

13

2,5

146.607,43

Iragarkiaren kodea: F2417934