10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

15/2024 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Burlatako "Irabia-Izaga" Musikako Arte-ikasketa Profesionalen ikastetxe pribatua ireki eta jarduteko.

"Asociación Educativa y Cultural del Colegio Irabia-Izaga" elkarteak eskaera egin du baimena eman dakion Burlatako "Irabia-Izaga" Musikako Arte-ikasketa Profesionalen ikastetxe pribatua ireki eta jarduteko. Eskaerari buruzko espedientea aztertu da.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren II. tituluan eta lehen xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako arte-ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuan, Nafarroan Musikako Arte-ikasketa Profesionalen curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuan eta Nafarroan irakaskuntza horiek arautzen dituen gainerako araudian araututakoaren arabera.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak, Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egindako txostenak aintzat hartuz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak (urriaren 23ko 96/2024 Foru Dekretuak aldatua) emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Iruñeko "Irabia-Izaga" Musikako Arte-ikasketa Profesionalen ikastetxe pribatua ireki eta jarduteko, 2025-2026 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin.

2. Titularrari ohartaraztea ikastetxea jardunean jartzeko baldintza dela Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostena egitea pedagogia-, antolamendu- eta plantilla-dokumentazioari buruz (2025-2026 ikasturterako eguneratua), zeina ikastetxearen titularrak zerbitzu horren eskura jarri beharko baitu jarduera hasi aurretik.

3. Titularrari ukatzea Musikako Ikasketa Profesionaletan sartzeko probak egiteko eskaera, eta adieraztea hezkuntza administrazioek dutela sarbide-proba espezifikoa arautzeko eta antolatzeko eskumena; izan ere, ikasketa horietarako sarbidea Nafarroan arautzen duen ekainaren 29ko 78/2007 Foru Aginduak ez du baimenik ematen sarbide-proba espezifikoa antolatzeko eskumenak musikako arte-ikasketa profesionaletako ikastetxe baimenduei eskuordetzeko.

4. Titularrari ohartaraztea "Plektro-instrumentuak" espezialitatearen edo abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuaren 4. artikuluan jasotako beste edozein espezialitate arautzea geroago eskatu beharko dela, beste espediente batean, ikasketa horiek emateko baimena lortu ondoren. Errege dekretu horren bidez Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako Musikako Ikasketa Profesionalen curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dira.

5. Adieraztea hauek izanen direla ikastetxearen erregistro datuak:

–Ikastetxearen kodea: 31015194.

–Titularra: Asociación Educativa y Cultural del Colegio Irabia-Izaga (IFZa: G71026967).

–Izen generikoa: Musikako Arte-ikasketa Profesionaletako ikastetxe baimendua.

–Berariazko izena: Irabia-Izaga.

–Helbidea: Morea kalea, z.g.

–Herria: Burlata.

–Udalerria: Burlata.

–Baimendutako irakaskuntzak: musikako arte-ikasketa profesionalak, espezialitate hauetan: harpa, baxu elektrikoa, kantua, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia, haga-tronboia, tronpeta, biolina eta biolontxeloa.

–Baimendutako gehieneko edukiera: 270 ikaspostu. Irakasleen eta ikasleen arteko gehieneko zenbaki-erlazioa 1/1ekoa izanen da banakako instrumentu- edo ahots-eskoletan, eta 1/15ekoa, instrumentukoak ez diren eskoletan.

–Jarduteko ordutegia: eskolaz kanpoko ordutegian, soilik arratsaldez, ikastetxeak ematen dituen gainerako irakaskuntzetako eskoletan eragin gabe.

–Gehieneko ikaspostu-kopurua espezialitateen arabera honela banatuko da: harpa (6 postu), baxu elektrikoa (18), kantua (18), klarinetea (18), zeharkako txirula (18), gitarra (18), gitarra elektrikoa (36), pianoa (36), saxofoia (36), tronboia (18), tronpeta (18), biolina (18), biolontxeloa (12 postu).

6. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 5. atalean jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan. Halaber, baimena azkendu edo baliogabetzen ahalko da, aipatutako foru dekretuaren IV. tituluan ezarritako baldintzetan.

7. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari, Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Kudeaketaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2417821