10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5521E/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2024rako gastua handitzea desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzetan. DDBN identifikazioa: 722605.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 7359E/2023 Ebazpenaren bidez, 14.900.000 euroko kreditua baimendu zen 2024ko gastuen aurrekontuaren kargura, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak diruz laguntzeko. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 722605 zenbakia dute. Gehikuntza 950001 96100 4709 241109 "Enplegu-zentro berezietarako laguntzak" partidaren kargura ordainduko da.

Desgaitasuna duten 1.800 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan urtero Nafarroan kalifikatutako enplegu-zentro berezietan. Abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arauturiko dirulaguntzaren helburua da pertsona horiek lan munduan sartzea, enplegu babestuko kontratuen bidez. Desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak eta sektorea bera egonkorrak izan daitezen, ezinbestekoa da dirulaguntzen bidez berdintzea laneko hilabete bakoitzean izaten diren soldata-kostuak.

Aurrekontuko kontsignazioa nahikoa ez denez, erabaki da 39.000 euro gehitzea enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonek betetako lanpostuen soldata-kostuen dirulaguntzetarako deialdira bideratutako zenbatekoari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea 39.000 euro gehitzea desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak ordaintzeko dirulaguntzetan, zeinak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren (722605 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean). Gehikuntza 2024ko gastuen aurrekontuko 950001 96100 4709 241109 "Enplegu-zentro berezietarako laguntzak" partidaren kargura ordainduko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 10ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2417945