1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
147/2024 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2023-2024 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietan saritutako ikasleei sariaren ordainketa egitea.
Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 324/2024 Ebazpenaren bidez, 2023-2024 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dira.
Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturtean ikasketak amaitu dituzten ikasleentzako Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten duen apirilaren 16ko 125/2024 Ebazpenak hau dio zortzigarren oinarriaren 8. atalean: "350 euro jasoko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan goi-mailako ikasketen lehen maila egiten ez duten ikasleek eta batxilergoan ohorezko matrikula lortzeagatik salbuetsita daudenek".
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan justifikatzen du Batxilergoko sari berezien deialdian saritutako lau ikasleek egiaztatu dutela 350 euro jasotzeko baldintzak betetzen dituztela, apirilaren 16ko 125/2024 Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren 8. atalean oinarrituta. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturtean ikasketak amaitu dituzten ikasleentzako Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten da.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 350 euroko saria jasotzeko baldintzak, zortzigarren oinarriko 8. atalean adierazten direnak, betetzen dituztela frogatu duten ikasleak hauek dira:
–Martín Sánchez Zaragüeta (NAN zenbakia: 07284191E).
–Ane Valencia Buñuales (NAN zenbakia: 73453337P).
–Juan Nasarre Miranda (NAN zenbakia: 07287637H).
–Aimar Ijurko Bacaicoa (NAN zenbakia: 73636372D).
2. Saritutako hiru ikasleetako bakoitzari 350 euro gordin ordain dakizkiola agintzea, hala xedatzen baitu zortzigarren oinarrian apirilaren 16ko 125/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak. Diru hori 2024ko gastu aurrekontuko "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 partidaren kargura ordainduko da.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Ogasuneko kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 30ean.–Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria, Sonia García Cifuentes. (107/2024 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).
Iragarkiaren kodea: F2419196