2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Xehetasun-azterketa, Untzitiko (Untzitibar) 1. poligonoko 33. lurzatian. Hasierako onespena
Untzitibarko Udalak, 2024ko abenduaren 21eko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Untzitiko (Untzitibar) 1. poligonoko 33. lurzatian, José Javier Tomás Elizalde Arangurenek sustatua eta Mariano González Presenciok eta José Javier Esparza Unsainek idatzia.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Untzitin, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.
Argitalpen honek ordezkatuko du 2025eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an egindakoa. Izan ere, iragarki hori ondorio guztietarako deusezten da.
Iragarkiaren kodea: L2500318