10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 199. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Abenduaren 30eko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 199. lurzatiko xehetasun-azterketa, Javier Zamora jaunak sustatua. Haren xedea lerrokadurak aldatzea da, portxea eraiki ahal izateko etxebizitzaren iparrekialdeko fatxadari atxikita.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, prentsan eta udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendaurreko orduetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Tebas-Muru Artederretan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2419155