2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa, Laborantzako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Udal honek, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea San Adriango laborantzako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, espedientean jasotzen den moduan. Ordenantza hori 1997ko urriaren 9ko osoko bilkuran onetsi zen behin betiko, eta 1997ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean.
Aldaketa hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta udalaren webgunean iragarri ondoren, herritarrek eta interesdunek kexak, oharrak eta erreklamazioak egin ditzaten. Epe hori iraganez gero kexarik, oharrik edo alegaziorik jaso gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.
San Adrianen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2500147