10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

491E/2024 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena "Izizeko (Galoze) kontzeju mugartean eskualdeko industrialde bat ezartzeko" udalez gaindiko plan sektorialeko B6 eta B7 lurzatien xehetasun azterketa, Maderas Gimeno SL sozietateak sustatua.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 166E/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen B6 eta B7 lurzatien xehetasun azterketa. Ebazpen hori 2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4koan. Era berean, egun horretan argitaratu zen iragarki bat Foru Komunitateko egunkarietan.

Ez da alegazio-idazkirik aurkeztu informazioa jendaurrean jartzeko eta ukitutako udalari entzunaldia emateko izapideetan, zeinak aldi berean egin baitira lehen aipatutako ebazpenaren bidez ezarri ondoren.

Jarduketa eremuak UGPSan mugatutako B6 eta B7 lurzatiak hartzen ditu, biak ere industria erabilerako lurzati pribatuak. Lurzati horiek, batetik, eraikinek okupa ditzaketen eremuak dituzte eta, bestetik, eraikinik gabeko eta aparkalekuetarako eremu bat, aurrealdean, hamabost metroko sakonera duena.

Bi lurzatiak B6+B7 izeneko lurzati bakar batean biltzeko asmoan oinarrituta (katastroan, bi finkek lurzati bakarra osatzen dute jada), helburua da lurzati horietan eraikitzea alboko lurzatiak (B5) duen lurzati-aurrealdeko lerrokadura berarekin (izan ere, B5 lurzatiaren parametro hori aldatu zen Jimeno Montes Hnos Sozietateak sustatuta, Izize-Galozeko Eskualdeko Industrialdea ezartzeko Udalaz gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa baten ondorioz, zeina Nafarroako Gobernuaren 2006ko urtarrilaren 9ko erabakiaren bidez onetsi eta 2006ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 27koan). Hortaz, proposatzen da lurzatien aurrealdeko espazio libre pribatua edo lurzati-aurrealdeko lerrokadura murriztea 15 metrotik 6 metrora. Horrekin batera, proposatzen da barne-lerrokadura berri hori gehieneko lerrokadura izatea, eta lurzati-aurrealdeko espazio libre pribatuaren murrizketa konpentsatzen da gehieneko lerrokadura berria emanez B7 lurzatiaren aldean, non 10 aparkaleku-plaza proposatzen baitira.

Lurzatiak biltzea ez dago UGPSan araututa, ez eta nahitaezko birpartzelaziorik ere; lurzatiak A1, A2, B, C, D eta E tipologiaren arabera bereizi, eta tipologia horretarako hirigintza-parametroak arautu besterik ez du egiten. Gauzak horrela, jotzen da ezen, lurzatiak biltzeko, ez dela planeamenduaren aldaketarik behar, ez eta B6 eta B7 azpilurzatien okupazio- eta aprobetxamendu-parametroak biltzeko ere, UGPSak ez baitu azpilurzati horietarako parametro bereizirik ezartzen, eta gai hori, egotekotan, LAHFLTBaren 63. artikuluan ezarritako xehetasun azterketen xedetik kanpo legoke.

Testuinguru horretan, xehetasun azterketaren xedea da B6 eta B7 lurzatien barne-lerrokadurak aldatzea.

Espedientean jasota daude Ingurumen Ebaluaziorako Atalaren eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuaren txostenak, xehetasun azterketari eragozpenik jarri gabe.

2024ko urriaren 4an, sustatzaileak dokumentu edo testu bategin berri bat aurkeztu zuen, ebazpen horretan adierazitako kontsigna teknikoak erantsita.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostena, 2024ko urriaren 17koa, eta erabiliz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Izizeko (Galoze) kontzeju mugartean eskualdeko industrialde bat ezartzeko" udalez gaindiko plan sektorialeko B6 eta B7 lurzatien xehetasun azterketa, Maderas Gimeno SL sozietateak sustatua.

2. Planaren determinazioak garatzeko obrek beste azpiegitura eta zortasun batzuk ukitzen dituztenean edo, kasua bada, haiek obrak baldintzatzen dituztenean, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hirigintza antolamenduko determinazio berriekin batera (eranskinean daude jasota).

Onetsitako agiria Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sistemaren webgunean eskuratzen ahalko da.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Galozeko Udalari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuari, Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiari eta espedientearen sustatzaileari.

5. Adieraztea ebazpen honek amaiera ematen diola administrazio bideari eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzenduta, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluarekin lotuta.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira kontatzen, edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

03. PLANOA.–ANTOLAMENDUA ETA ERABILERAK

Iragarkiaren kodea: F2417729