2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 2368. lurzatian. Hasierako onespena
2024ko abenduaren 30ean, alkate udalburuak xehetasun-azterketa bat onetsi zuen hasiera batez, Laser Ebro SLk sustatua, xede duena indarreko hirigintza-determinazioak aldatzea San Adriango 3. poligonoko 2368. lurzatian (industrialde bati dagokio, zenbakirik gabe), beste lerrokadura batzuk zehazteko lurzatiko eraikinean.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurrean egon bitartean, edonork aztertzen ahalko du xehetasun-azterketa udal bulegoetan, bai eta bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.
San Adrianen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2419170