2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialaren A1 unitatean. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 23an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 23-DIC-24 (5/UV).
Ikusirik ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialaren A1 unitateko xehetasun-azterketaren agiria, 2024ko urriaren 15ean Valor Residencial SLk izapidetzeko aurkeztu zuena, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2024ko abenduaren 10ean emandako txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2024ko abenduaren 11n emandakoarekin, erabakitzen da:
1. Hasiera batez onestea ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialaren A1 unitateko xehetasun-azterketa, Andía SAk sustatzen duena Valor Residencial SLk eskaturik. Haren helburua da beheko solairuan onar daitezkeen altuera libreak handitzea, baita atikoko gehieneko altuera osoa ere, eta sestrak ezartzea A oinarrizko unitateko espazio libre pribaturako.
2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita eta, halaber, udaleko iragarki-taulan eta tokiko hedabideetan argitaratzea.
3. Sustatzaileari ohartaraztea ezen, agiria behin betiko onesteko, honako hauek jasotzen dituen agiri bat aurkeztu beharko duela: A01.1 planoa, lau izkinen koordenatu geografikoak sartuta, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren araberako erreferentzia sistema geodesikoan (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua); eta A02.2 planoa, ekialde-mendebaldeko sekzioan sotoen solairuen luzeran dagoen akatsa zuzenduta.
4. Erabaki hau jakinaraztea Jose María Zuazu jaunari, Valor Residencial SLren ordezkaria den aldetik, Construcciones Andía SAri eta Iruñerriko Mankomunitateari, dagokion txostena eman dezan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2419149