10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROKIETA-ERBITIKO KONTZEJUA

Oihan-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Orokieta-Erbitiko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako oihan-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Ariztia izeneko herri-basoa (onura publikoko mendien katalogoko 417 zk.) eta Aizarbil eta Zaldarregi (onura publikoko mendien katalogoko 418 zk.). Lotea osatua dago pagoz (Fagus sylvatica) eta norteko haritzaz (Quercus rubra), 3.267 metro kubiko.

Hasierako prezioa: 87.436,34 euro (BEZa kanpo).

Baldintza-agiriak interesdunen eskura daude Orokieta-Erbitiko Kontzejuaren egoitzan (San Tiburtzio z.g., 31866 Orokieta).

Proposamenak aurkeztu daitezke iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 14:00ak arte. Aurkeztu behar dira 39/2015 Legean ezarritako moduetatik edozeinetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Proposamenak irekitzea: kontzejuko iragarki-taulan argitaratuko dira (gutxienez 72 ordu lehenago) proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Orokieta-Erbitin, 2024ko abenduaren 18an.–Lehendakaria, Jesus María Balda Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2500062