10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Arau Subsidiarioetako aldaketa, eremu eraikigarriak arautzea 3. arean eta Arradan eremu antolatu berrian. Hasierako onespena

Eremu eraikigarriak arautzea 3. arean eta Arradako Nafarroa etorbidean eremu antolatu berrian.

Murillo El Cuendeko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehakatu bat Murillo El Cuendeko Arau Subsidiarioetan eta Hirigintza-plangintzan, eremu eraikigarriak arautzea 3. arean, eta Arradako Nafarroa etorbideko eremu antolatu berrian. Hori guztia sustatu du Murillo el Cuendeko Udalak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2419229