2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
UO-21 unitatearen hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena
Martzillako Udalak, alkatearen abenduaren 17ko 830/2024 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen hirigintza-hitzarmen bat, Martzillako Udal Planeko UO-21 exekuzio-unitatea garatzeko (exekuzio-unitate hori 2. poligonoko 2. lurzatiak osatzen du oso-osorik). Hitzarmen hori honako hauen artean egin da: Arancha Catalán Moreno, Juan Sobejano Pardo eta Martzillako Udala. Hitzarmenaren helburua da adostea zer baldintzatan formalizatuko diren lurzatia garatzearen ondoriozko lagapenak, eta, orobat, ezartzea Administrazioari dagokion ordezko balorazioa. Balorazio hori izanen da dagokion esparruko aprobetxamenduaren gehikuntzaren %10ekoa.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 25. artikuluari eta hurrengoei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Martzillan, 2024ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2418664