2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI / LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Urbanizazio proiektua ARM-S1-UE-1 unitatean. Hasierako onespena
Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 2ko alkatearen ebazpen baten bidez, hasierako onespena eman dio, Mendiorotzeko ARM-S1-UE-1 unitateko urbanizazio proiektuari, Gemma Vidaurreta Unzuek era Fermín Urdaniz Orozek sustatua.
1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.
Lizoainen, 2025eko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2500007