2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1079. lurzatian (2. azpilurzatia) eta 1153. lurzatian (1. azpilurzatia). Jendaurrean jartzea
Udal honek, 2024ko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Daniel Macaya Iraldek eta Vanesa Santos Triguerosek Larragako 1. poligonoko 1079. lurzatian (2. azpilurzatia) eta 1153. lurzatian (1. azpilurzatia) sustatu duten xehetasun-azterketa.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Larragan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2419188