2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko PPC, P29.01 eta M-3. lurzatietan. Jendaurrean jartzea
Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2024ko abenduaren 18ko 2024-1443 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du 2. poligonoko PCC, P29.01 eta M-3 lurzatiei dagokien hiri-jarduketarako plan berezia, helburu duena eraikina handitzea lehen solairuan, egungo padel-pisten egoera erregularizatzea eta gehieneko lerrokadurak higiezinaren errealitate fisikora egokitzea. Sustatzaileak Itaroa merkataritza-guneko jabekideak dira (3586/2024 espedientea).
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2418481