1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Osasuneko kontseilariaren azaroaren 11ko 350E/2024 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, deialdi bat onetsi da Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 296 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.
Honen bidez iragartzen da gora jotzeko errekurtso bat jarri dela deialdi hau onesten duen foru aginduaren aurka: Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 296 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia, Osasuneko kontseilariaren azaroaren 11ko 350E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi zena eta 2024ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ekoan, argitaratu zena. Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat eta lege beraren 16.4 artikuluan ezarritako moduan.
Jarritako errekurtsoaren kopia lortzeko, interesdunek Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eskatu beharko dute (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Eskaera hona bideratuko dute: Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia, Araubide Juridikoaren Atala. Eskaerarekin batera helbide elektroniko bat emanen dute, errekurtsoaren kopia helbide horretara bidal dakien.
Iruñean, 2024ko abenduaren 31n.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Begoña López de Goicoechea Guembe.
Iragarkiaren kodea: F2500193