10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa Zuriaingo 918. eta 919. lurzatietan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2024ko abenduaren 20ko ebazpen baten bidez, erabaki du hasiera batez onestea Zuriaingo 7. poligonoko 918. eta 919. lurzatien xehetasun-azterketa, Jose Antonio Martín Pérezek sustatu duena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2500003