2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 18. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Biurrungo 2. poligonoko 18. lurzatian Alejandro F. Martínez Barriok sustatu duen xehetasun-azterketa, helburu duena indarreko lerrokadurak aldatzea, ataripe bat eraiki ahal izateko beheko solairuan, etxebizitzako iparraldeko fatxadari atxikita.
Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (www.biurrun-olcoz.es), eta espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ortziralera, 8:30etik 14:30era.
Biurrun-Olkotzen, 2025eko urtarrilaren 2an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2500019