10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2025-2027rako. Jendaurrean jartzea

Berriozarko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, Berriozarko Udalaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onetsi zuen.

Plan Estrategikoa osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://www.berriozar.es/eu/gardetasun/kontratazioak-hitzarmenak-diru-laguntzak-eta-zerbitzuen-kostuak/

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2023 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan.

Berriozarren, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2419062