2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Beuntzako 12. poligonoko 113. lurzatia aldatzea. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan baten aldaketa egituratzaile bat, ukitzen duena Beuntzako 12. poligonoko 113. lurzatia, helburua baitu lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zehazki, 71. eta 77. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Eritzegoitin (Atetz), 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.
Iragarkiaren kodea: L2419199