10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi orokorraren 28., 29. eta 75. artikuluetan. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona haren xedapen zatia:

a) Hasiera batez onestea Arangurengo Udal Plan Orokorreko 3. aldaketa (hirigintzako araudi orokorraren 28., 29. eta 75. artikuluak), espedientean jasota dagoen bezala.

b) Jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean, eta erabaki honen iragarkia argitaratzea hedapen handieneko egunkarietan eta udaleko iragarki-taulan.

Mutiloan, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2418677