2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun-azterketa, ZO 18 eremu antolatuan. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, ZO 18 eremu antolatuaren hirigintza-determinazioen aldaketa xehakatua egiteko, Asprosur Business SLk sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Agoitzen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2418503