10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Onartutakoen behin betiko zerrenda, arduraduna izateko oposizio-lehiaketan, eta data jartzea lehenbiziko ariketako azterketa egiteko

Moncayoko Ur Mankomunitateko lehendakariak, 2024ko abenduaren 20an, 103. Ebazpena eman zuen:

Ikusirik honako aurrekari hauek:

Lehendakariaren urriaren 2ko 69/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi bat, bete zedin arduradunaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez, eta, orobat, eratu zitezen aldi baterako lan-kontratudunen bi zerrenda, Moncayoko Ur Mankomunitatearen zerbitzukoak. Ebazpen hori argitaratu zen 2024ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an.

Bukatu da eskabideak aurkezteko epea, eta ez denez izangairik baztertu, 4. oinarriarekin bat, bidezkoa da zuzenean onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta, horrekin batera, onestea hautaprobak egiteko data, tokia eta ordua.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, bete dadin arduradunaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez eta, orobat, eratu dadin aldi baterako lan-kontratudunen bi zerrenda, Moncayoko Ur Mankomunitatearen zerbitzukoak.

Zk. Deiturak eta izena.

1.–AZAGRA FONCILLAS, JUAN IGNACIO

2.–FERNÁNDEZ COLÁS, JUAN CARLOS

3.–PÉREZ MILLÁN, JOSÉ IGNACIO

4.–VICENTE PORCEL, JULIO JAVIER

Bigarrena.–Izangai onartuei ohartaraztea oposizioaldiko lehen ariketa (teorikoa) eginen dela 2025eko urtarrilaren 28an, 9:00etan, Moncayoko Ur Mankomunitatearen egoitzan (Corella, Foruen plaza 1). Bertan, 100 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, eta lau alternatiba emanen dira aukeran, erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Moncayoko Ur Mankomunitateko egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan.

Corellan, 2024ko abenduaren 20an.–Lehendakaria, Tirso Calvo Zardoya.–Idazkaria, Rosa Ferrer García.

Iragarkiaren kodea: L2419096