10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Vianako Udaleko alkate udalburuak 2025eko urtarrilaren 9ko ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Onestea Vianako Udalaren 2025erako lan eskaintza hau, honako lanpostu hauekin:

–03-12 Gizarte-hezitzailea. Betetzeko aurreikuspena: 2025.

–03-13 Gizarte-langilea (%50eko lanaldia). Betetzeko aurreikuspena: 2025.

–03-14 Eskola-sustatzailea. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

–07-03 Zerbitzu anitzetako enplegatua. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

–07-06 Zerbitzu anitzetako enplegatua (hilerriko lanak). Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

–07-10 Zerbitzu anitzetako enplegatua (igeltserotza): Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

–07-07 Zerbitzu anitzetako arduraduna. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

–01-04 Administrari-ofiziala. Betetzeko aurreikuspena: 2027.

–01-10 Administrari-ofiziala. Betetzeko aurreikuspena: 2027.

–01-09 Giza baliabideetako teknikaria. Betetzeko aurreikuspena: 2026-2027.

–02-02 Turismo jardueretako ofiziala. Betetzeko aurreikuspena: 2027.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Administrazio-egintza honen aurka, zilegi da errekurtso hauetariko bat aurkeztea, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, administrazio-egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, administrazio-egintza hau argitara eman eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, administrazio-egintza hau argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Vianan, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2500350