2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko sei inspektoreorde-lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko abenduaren 30an:
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 23an onetsi zuen Iruñeko Udaltzaingoko 6 inspektoreorde-lanpostu betetzeko deialdia (2024ko 206. NAOn argitaratua, urriaren 10ekoan). Bat etorrita deialdi horren 5. oinarriarekin, eta eskabideak aurkezteko epea amaituta, honako hau EBATZI DUT:
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
A. Barne-igoerako txanda:
Onartutako izangaiak:
UDALTZAIN-ZENBAKIA / AGENTE-ZENBAKIA | KIDEGOA |
478 | Iruñeko Udaltzaingoa |
605 | Iruñeko Udaltzaingoa |
403 | Iruñeko Udaltzaingoa |
608 | Iruñeko Udaltzaingoa |
435 | Iruñeko Udaltzaingoa |
485 | Iruñeko Udaltzaingoa |
637 | Iruñeko Udaltzaingoa |
487 | Iruñeko Udaltzaingoa |
413 | Iruñeko Udaltzaingoa |
571 | Iruñeko Udaltzaingoa |
342 | Iruñeko Udaltzaingoa |
359 | Iruñeko Udaltzaingoa |
679 | Iruñeko Udaltzaingoa |
680 | Iruñeko Udaltzaingoa |
Baztertutako izangaiak:
Ez betetzeagatik deialdiko 3.1.2. a) betekizuna.
UDALTZAIN-ZENBAKIA / AGENTE-ZENBAKIA | KIDEGOA |
479 | Iruñeko Udaltzaingoa |
733 | Iruñeko Udaltzaingoa |
704 | Iruñeko Udaltzaingoa |
B. Igoerako txanda irekia:
Onartutako izangaiak:
UDALTZAIN-ZENBAKIA / AGENTE-ZENBAKIA | KIDEGOA |
521 | Foruzaingoa |
585 | Foruzaingoa |
457 | Foruzaingoa |
886 | Foruzaingoa |
959 | Foruzaingoa |
11 | Antsoaingo Udaltzaingoa |
001* | Zizur Nagusiko Udaltzaingoa |
OHARRA: Zizur Nagusiko Udaltzaingoko agente lehena (001 udaltzain-zenbakia) kautelaz onetsiko da, prozesuaren segurtasun juridikoa dela eta, baita prozesuan kalte konponezinak saihestearren ere. Behar den ziurtagiria aurkeztu beharko du lanpostua jabetzan hartu aurretik.
Baztertutako izangaiak: Bat bera ere ez.
2.–Epaimahaia honako hauek osatuko dutela xedatzea:
Epaimahaiburua: José Javier Rey Carrascosa, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
Ordezkoa: Jose Francisco Ataun Roldán, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.
Epaimahaikidea: Ángel María Azanza Burusco, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
Ordezkoa: Pablo José Liberal Artaiz, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
Epaimahaikidea: Víctor Ochoa López, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
Ordezkoa: D. Eduardo Jesús Muñoz Albero jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
Epaimahaikidea: José Javier Huarte De Pablos jauna, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria.
Ordezkoa: Sergio Urdiciain Beortegui, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaritza-organoek proposatuta.
Epaimahaikide-idazkaria: Víctor Sarasa Astráin, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko legelaria.
Ordezkoa: Laura Itoiz Marrauren, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko legelaria.
3.–Deialdiko 7.1 oinarriarekin bat, adierazten da ezen oposizio-lehiaketako ezagutza teoriko-praktikoen probaren fasea 2025eko martxoaren 4an eginen dela, 10:00etan, Iruñeko Udaltzaingoaren erabilera anitzeko aretoan (Iratxeko monasterioa 2, Iruña, Nafarroa).
4.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean, eta Iruñeko Udaltzaingoaren iragarki-taulan argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko abenduaren 30ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2419243