10. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Deialdia, bete dadin mantentze-lan orokorretako ofizialaren plaza bat, lekualdatze-lehiaketaren bidez. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Alkatetzaren 2024ko azaroaren 21eko 2024-0644 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, bete zedin mantentze-lan orokorretako ofizialaren plaza bat, Milagroko Udalaren zerbitzukoa, lekualdatze-lehiaketaren bidez. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatutako lekualdatze-lehiaketan, honako hau ebatzi da, Alkatetzaren 2024ko abenduaren 27ko 2024-0725 Ebazpenaren bidez:

Lehena.–Deklaratzea lekualdatze-lehiaketa hau bete gabe gelditu dela: lekualdatze-lehiaketa, bete dadin mantentze-lan orokorretako ofizialaren lanpostu bat, Milagroko Udalaren zerbitzukoa.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen honen edukia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2024ko abenduaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2419072