1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Aiegiko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko urriaren 9an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04007.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200104007
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra: Honako finka honen seirena (1/6):
Lizarrako 1. Jabetza Erregistroa: Aiegi eta Iratxeko 667. erregistro-finka; liburukia: 3481; liburua: 68; orria: 177; inskripzioa: 14.
Landa-finka: Aiegiko jurisdikzioko alorra, Ardantzeko mugartean. Berrogeita hamaika area eta berrogeita lau zentiareako azalera du. Mugakideak: iparraldean, 343. lurzatia; hegoaldean, bidea; ekialdean, 343. lurzatia; eta mendebaldean, 342. lurzatia. Katastroko 1. poligonoko 344. lurzatiaren A azpilurzatia (landalurra) da.
Erregistro-kode bakarra: 31008000147350.
Katastroko erreferentzia: Poligonoa: 1; lurzatia: 344; azpilurzatia: A.
Betearazi beharreko bermearen aurreko kargak: kargetatik librea.
(Afekzio batzuk jasota daude, baina ez zordunaren zatiari buruzkoak).
Katastroa: Aiegiko 1. poligonoko 344. lurzatia. Lurzatiaren azalera: 5.449,21 metro koadro. Hiri-ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002401550PO.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 9an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2500338