1. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuajeak egiteko lokala

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua). Ez dago jakinarazpena berariaz egin behar zaion mugakiderik.

Titularra: Javier Romo Martínez.

Jarduera: tatuajeak egiteko lokala. Jarduera sartua dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 15.7 taldean.

Tokia: Aldabea kalea z.g., Añorbe (Nafarroa).

Añorben, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2418285