2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Merezimendu-lehiaketa, sukaldarien plaza hutsak bete daitezen San José egoitza-etxean. Plazak eman gabe uztea
2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitara eman zen deialdi bat, lanpostu hutsak bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bi sukaldari lanpostu hutsetarako izendatzea, Corellako San José Zahar Etxean jarduteko.
Corellako San José Zahar Etxea erakunde autonomoko buruaren ebazpena.
Corellako San José Zahar Etxea erakunde autonomoko buru Gorka García Izal naizen honek, legeek ematen didaten ahalmena erabiliz,
Ikusirik ezen, 2022ko abenduaren 1ean, Corellako San José Zahar Etxea erakunde autonomoko buruak emandako ebazpen baten bidez (argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an), honako deialdi hau onetsi zela: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen sukaldarien lanpostu hutsak, Corellako San José egoitza-etxean. Lanpostu huts horiek dagozkio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Kontuan harturik ezen, Corellako San José Zahar Etxea erakunde autonomoko buruaren ebazpen baten bidez (2023ko apirilaren 27koa), onetsi zela izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta argitaratu zela Corellako Udalaren web-orrian, deialdiari dagokion fitxan, 2023ko martxoaren 1ean.
Lanpostu hutsak hautatzeko egintza (oinarrietan ezarritakoa) egin denean ez denez aurkeztu lanpostu hutsa hautatzeko eskaerarik,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Bukaera ematea honako prozedura honi: prozedura, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen sukaldarien 2 lanpostu huts, Corellako San José egoitza-etxean. Orobat, bete gabe uztea lanpostu huts horiek, izangai bakar batek ere ez duelako plazarik aukeratu. Honako hauek dira plaza hutsak:
LANPOSTUAREN IZENA | ZENBAKIA | SARBIDEA | EGOERA |
Sukaldaria | 2 | Merezimendu-lehiaketa | Hutsik (egonkortze prozesuan) |
Bigarrena.–Agintzea argitara dadila deialdiaren web fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Corellan, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2418136