1. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 2a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

Errioxako Ardoaren Lanbide Arteko Erakundea (OIPVR)

OIPVR Errioxako Ardoaren Lanbide Arteko Erakundearen akreditazio prozesuari hasiera ematea

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie 2025eko urtarrilaren 2an hasiko dela OIPVR Errioxako Ardoaren Lanbide Arteko Erakundeko kide diren elkarteen ordezkagarritasuna akreditatzeko prozesua, bat etorriz Sozietatearen estatutuen 31. artikuluarekin eta barne-erregimeneko arautegiaren 3.2 artikuluarekin.

Prozesuan elkarte berriak sartu ahal izanen dira, hortaz, eskaerak aurkezteko aukera izanen dute Errioxako ardoaren ekoizpenaren edo merkaturatzearen ordezkari diren hauek: nekazaritzako lanbide erakundeak; nekazaritza kooperatiben elkarte, batasun eta federazioak; ardogintzako erakunde profesionalak (gaur egun OIPVR Errioxako Ardoaren Lanbidearteko Erakundeko kide ez direnak eta hala izan nahi duten guztiak). Eskaerak aurkezten ahalko dira 2025eko otsailaren 28ra arte, ostirala (egun hori barne), honako helbide honetan: Estambrera kalea 52, 26006 Logroño (Errioxa). Eskaerarekin batera aurkeztu behar duten dokumentazioaren berri izateko, harremanetan jartzen ahalko dira OIPVR Errioxako Ardoaren Lanbidearteko Erakundeko koordinatzailearekin, telefonoz (941 287 474), edo posta elektronikoaren bidez (info@ejv-abogados.es).

Logroñon, 2024ko abenduaren 18an.–Lehendakaria, Ángel Fernando Ezquerro Cuevas.

Iragarkiaren kodea: P2418577